LIBURUTEGI PUBLIKOEN VI KONGRESUA


Escrito el 17 octubre 2012 – 00:47 | por admin

LIBURUTEGI PUBLIKOEN VI KONGRESUA

Burgos, 2012.eko Urriaren 9, 10 eta 11.

Beste atal interesgarri bat kongresoetan: Aisia.

Aisiaren zati bat antolatua izaten da. Bisita gidatuei buruz ari naiz. Aurten lau aukera zeuden, hiriko hainbat monumentu edo eraikuntza enblematikoak ezagutu ahal izateko, eta bukaeran liburutegi bat.  Hauetako baten berri eman dezaket, nik parte hartu nuenarena, hain zuzen ere.

Hasteko Las Huelgas monastegia bisitatu genuen. Gure gidaria Burgosko Unibertsitateko Arte irakaslea, eta eraikuntza honi buruzko tesia egina zuena. Ez dut gogoratzen izena esan bazigun ere eta merezi zuen aipatzea, zeren oso komunikatzaile ona zen zentzu guztietan.

Nik nabarmentzen dut emakumearen garrantzia monastegi honetan. Alfonso VIIIak, Gaztelako erregeak, agindu zuen eraiketa. Errege-erreginen panteoia izan nahi zuen eta horretarako enkargatu zuen eraikuntza. Erregearen beste nahia monastegia lekaimen esku izatea. Cister ordenekoak izango ziren eta ez zuen gizonezkoen komunitateen menpe egoterik nahi. Horretarako Aita Santuarekin zuzenean hitzegin egin behar izan zuen eta abadesa boteretsua izan zuten komentuan, orden bereko beste monastegi guztien buru  baita ere. Lortu zuen boterea  hain izan zen handia ze behin Aita Santuari esan zioten bera ezkongai balitz monastegi hontako abadesarekin ezkondu beharko lukeela eta ez beste inorekin, hau bere mailakoa baitzen.

Bisitaren bukaeran museo txiki bat atondu dute.  Bertan garai hartatik honantz kontserbatu diren ehun eta erropak ikus daitezke.  Atentzioa deitu zidan emakumezkoen soinekoek behekaldean behar baino metro bat inguru ohial izanak. Emakumeek ibiltzerakoan soinekoa eskuekin jasota eraman behar zuten estropezu ez egiteko. Nere ustez hor zuen muga emakumearen botereak: gutxi ibil zitekeen erropa horiekin.  Azken finean mobilidade mugatua zuen.

Gero eta poztasun handiagoa hartzen dut XX. mendean jaioa izanagatik.

Unibertsitateko Liburutegian bukatu genuen ibilbidea.  Bertan izan ginen dendoraren erdia adierazpenetan eman genuen, batez ere bibliotekariak erosketak nola egiten dituzten azaltzen zigularik.  Tratu bitxiak benetan aipatu zituenak.

Aisia gure kontura:

“Burgos la nuit” burura etorriko zaizue berehala. Bai, gautxoriek zertan denbora pasa aurkitu genuen hirian. Lehenengo iluntzean euskaldun guztiak (los vascos) elkarrekin ibiltzea bururatu zitzaigun, baina talde handiegia ginen eta multzo txikietan banandu egin behar izan genuen.

Hurrengo egunean, bazkaltzeko orduan Kike etorri zitzaigun berak deskubritutako“El Patillas”-en berri ematen, alde zaharreko taberna berezi bat, non Patillas ezizenez ezaguna den jabeak gitarra jotzen zuen eta bezeroekin kantatu. Prezio merkeak dituenez batetik bere adineko gizonak, edadetu zamarrak, izaten ditu bezero, eta bestetik gazteak, beti diru premian dauden horiek, ikasleak eta beste. Iluntzean, kongresuko saioa bukatu ondoren, denborarik galdu gabe, han geunden denok dekorazio zaharkitua arretaz begiratzen eta erreserbatuan abesten ari ziren kantak entzuten. Dekorazioa esaterakoan paretan duela urte mordoa itsatsitako argazkiak eta kartelak adierazi nahi nuen. Kikek 1947. urteko Burgosko jaietako txartel bat aurkitu zuen urteetan gainean atxikitako patina zuela.

Azken finean, hau beste bisita gidatu bat izan zen.

Bestalde badakit musika-zaleek dantza egiten edota Caraokean abesten gozatu zutena.

Baina ez pentsa dena parranda izan denik. Harreman zaharrak berritzeko parada izan dugu lagun zaharrekin, aspalditik ikusi ez ditugunen berri izateko aukera baita ere eta, batez ere, berriak egiteko. Zertan diharduen bakoitzak jakin dugu eta liburutegien jardunaren bidean zein puntutan gauden ikusteko beta izan dugu, besteenekin alderatuz. Asmoak partekatu eta zailtasunak komentatu ditugu eta  elkarri laguntzeko aginduak egin…  Ea betetzen ditugun.

Burgosko jatetxeak, dendak, katedrala, parkeak, kaleak, farolillo gorriak… denak gogoan gordeko ditugu 2012.eko kongresuko oroitzapenekin batera.

Datorren urterako deia Toledorako dugu, FESABID-en Dokumentazio  Jardunaldietan, maiatzaren 21-etik 24-ra. Ea  bertan berriro elkar ikusten dugun.

http://www.fesabid.org/

Elisabet Mas

Publica un Comentario