FORMAKUNTZA: JARDUERA EGOKI BI


Escrito el 13 noviembre 2012 – 01:16 | por admin

Visita a Bayona[1]

Atzean geratzen da udara eta Elkartean udazkena animo handiz hasi dugu, besteak beste, praktika onetan formakuntza antolatuz. Azpimarratu behar dugu Baionako hau ASNABI-rekin batera eratu genuela.

Baionako Artxiboa. 2012.eko Urriaren 3an.

Autobusez atera ginen Donostiatik eta iristean zentroko bi arduradun, Etienne D’Alençon eta Tere Garcia-Larrache, geneuzkan zain gosaritxo batekin. Gero, ia hiru ordu iraun zuen bisitaldian zehar laguntzaile izan genituen.

Areto batean azaldu ziguten zentro hau Pau-ko departamenduko Artxiboaren zatiketatik sortu zela. Agiritegi honetan Atlantiar Pirineoetako dokumentazio guztia gordetzen zen; Baionako eta Euskal Herriko kontsultak oso ugariak ziren ordea eta eskualde honi zegokion dokumentazioa hurbiltzea deliberatu zen. Erantzukizunak, pertsonala eta lana partekatzen jarraitzen dute, baina duela ia bi urte eraikuntza berri bat lortu zuten. Erdigunea gorria du eta bertan dokumentazioa gordetzen da. Bestelako gelak, hau da sarrera, kontsulta gela eta lan gunea, erdigune hau inguratuz aurkitzen dira eta kolore grisa dute. Gela guztiak elkar komunikatuta daude.

Kanpokaldean aparkalekuak dauzkagu: erabiltzaileentzako aterpean bat, langileentzako, aterperik gabe, beste bat eta, azkenik, agiritegira iristen den dokumentazioa ekartzen duten kamioientzako sarrera. Dokumentazioa gehienetan dohaintza eto erosketa bidez eskuratzen da.

Batetik agiritegian ondo egindakoak eta, bestetik, akatsak azaldu zizkiguten. Bete ez den aurreikuspen baten eredu kontsulta gela izan da: hogei ta hamar jarleku dauzka eta inoiz ez da heren bat baino gehiago okupatu. Inauguraketa aurretik 8 miloi irudi eskegi zituzten Interneten eta harrez gero artxibora bertaratzea beharrezkoa da paperean dauden aurkibideak edota ikus-entzunezkoak kontsultatzeko, besterik ez. Frantzian legeak soinodun dokumentuen zabalkuntza minutu t’erdian mugatzen du. Ikusentzunezkoak kontsultatu ahal izateko bost kabina prestatuta dauzkate.

Kudeaketarako, publikoaren arretarako, lan deskribatzaileetarako eta dokumentuen zaharberritzeko eta kontserbatzeko pertsonalaz gain nabarmentzekoa da agiritegiaren zabalkuntzaz eta hezkuntzaz arduratzen den langilea dutela. Ikastetxeekin elkarlanean dihardu zeren hezkuntzako plangintzen barruan zerbitzu hauen ezagutza eta zentroen bisita sartzen da.

Hainbat agiri bitxi erakutsi zizkiguten. Batzu arkitektura lanei zegozkion: Hirian XX. mendean zaharberritu diren zenbait etxe dotore eta jauregitxo aurki daitezke. Agiritegian gordeta daude arkitektoek diseinatutako proiektuen edertasun handiko marrazkiak eta planoak. Dagoen dokumenturik zaharrena ikusteko aukera izan genuen baita ere, 975. urtekoa hain zuzen ere. Irakurterreza da eta garaiko latineraz idatzita dago. Itzulpena egin zen eta inguruetako aranei buruz hitzegiten duela aditzera eman zen.

Laburbilduz, artxiboak mila urteko era eta jatorri desberdinetako dokumentazioa gordetzen du: erregistro zibila, katastrokoa, Baionako kaiaren jarduerarena, sacramentu-agiriak.. eta agiritegi pribatuak, besteak beste enpresetakoak edo elkartetakoak, arkitektoena kasu.

Dokumentu guztiak kontsultatu daitezke, baina erreproduzitu nahi badira, jabearen baimena eskatu egin behar da.

Goiza gaindituta, beste hiri batean geundenez, bazkaltzera geratu ginen eta jatetxean, gure lanbideko kide berriak ezagutzeaz gain, hiruzpalau Nafarroatik etorriak, bisita komentatzeko eta lanari buruzko elkarrizketa interesgarriei heltzeko parada izan genuen.

Archives départamentales – Pôle de Bayonne et du Pays Basque
39 avenue Duvergier de Hauranne – 64100 Bayonne
Tel. 05 59 03 93 93 – arch-bay@cg64.fr
www.archives.cg64.fr

– Carlos Santamaría Liburutegia. 2012. eko Urriaren 19a.

Goiz hartan lanean ziharduten bibliotekari gehienak atera ziren gu agurtzera eta Marian Piñeirok, zuzendari ordeak, ongi etorria eman zigun. Jarraian ia hiru orduz iraun zuen bisitaldian bi gidari bikain izan genituen: Julen Zabala eta Kebi Jimenez.

Unibertsitateko liburutegia polita da. Sarrerak mostradore bat dauka, erakustoki batzu, kutxatilategia… eta eskailera ondoan leku estrategiko bat dago nondik liburutegiko areto guztiak ikus daitezke, zeren gainetik iruki formako bao bat irikitzen da eta bere bitartez goikaldeko solairua bistaratu daiteke. Beheko solairuan barrena joan ginen eta oso zabala eta erditik trenkadarik gabea denaz jabetu ginen. Egun euritsuaz iritsi ginen, zeru grisekoa, beraz; alabaina gela argia eta alaia zenaren sentsazioa izan genuen. Altzairuak txuriak ditu, mahaiak, jarlekuak, apalategiak… eta beren bitartez patioa, arbol batzu eta belar berdea antzeman daitekeen kristalezko hainbat ate eta zenbait leiho handi daude. Denak lagunduko du argitasun efektua lortzeko. Goiko solairuak gela bat baino nabe bat dirudi. Behekoa handia bada, hau are handiago, zeren ez zaio zatirik kentzen sarrerarako edo areto nagusirako.

Datu batzu: 1200 irakur leku dauzka. Egun batez zenbatu den bisita kopururik handiena 4.000 lagunena izan da, batezbestekoa 1800-ekoa bada ere. Taldeka lanak egiteko 19 gela daude eta 11 banakako kabina. Pantaila eta multimedia ekipoa duen proiekzioak eta aurkezpenak egiteko gela dago baita ere.

Bibliotekariek adierazi ziguten aurkitzen dituzten eragozpenak eta arkitektoekin dauzkaten desadostasunak, nahiz eta proiektu guztian zehar oso komunikazio arina izan. Nik uste gure gidak oso egizale izan zirela eta biltegia erakustera ausartu ziren baita ere, non gordetzen dira oraindik erantzuna eman gabe dauden koska guzti horien lekukoak. Oroigarri modura edo, kontserbatzen dute trasladoa egiteko erabili zuten kaxoi dorre bat baita ere. Julenek oso bizi dauka prozesu guztia nola garatu zen duela urte bete pasatxo eta oraindik pixkat asaldatu egiten zen berari buruz mintzo zenean.

Liburutegi hau simbiosis moduko bat da berau osatzen duten liburutegi guztiekin sortua, lehendik bakoitza zegokion fakultatean kokaturik zegoela.
Hau txaplaten mota desberdinetan antzeman daiteke, batzu tinta urdinez, beste batzu beltzez, baina deigarriago da materialei erreparatzen badiegu: Test psikologikoen sail zabala dago, katalogatzaileentzat erronka handia suposatuz, deskribatzeko dauzkaten elementu guztiak kontutan harturik; eskaner handi bat dago, planoentzako, A2-ko neurriraino, eta hiru dimentsioetako elementuentzat; haur liburuak daude etorkizuneko maisu-maistrek kontsulta ditzaten… Gure gidek dauzkaten tesi mota desberdinez ohartarzi gintuzten baita ere: Zuzenbidekoak denak tamaina berekoak ziren eta gorriz koadernatuak, unibertsitatean disziplina honen birretei dagokien kolorea baita; Arkitekturakoak, berriz, kolore desberdinetan koadernatuta zeuden, oso tamaina desberdinetakoak ziren, batzu orriak etzanda…

Carlos Santamaría liburutegia ez da lekurik egokiena antzinako liburuak bilatzeko. Kodex eta lege libururen bilduma txiki bat besterik ez dute eta inkunablerik ez dagoela ziurtatu ziguten. Liburutegi nagusia Leioako campusean egon arren eta erabaki asko bertan hartutakoak izan arren, bibliotekari hauek saiatzen dira berrikuntzak eta behar diren medio guztiak ezartzen Donostiakoak puntako irakasleak izan daitezen, bakoitza bere arloan.

Dena den, garrantzitsuena eta, askotan gertatzen den legez, bibliotekariek adierazi zigutena interes handirik izango ez balu bezala, liburutegi hontako ezaugarririk esanguratsuena campus osoko bilgunea dela eta bertan biltzen dira fakultate guztietako ikasle eta irakasle. Dokumentazio eta Informazio guneek esakintzen diguten giza funtzio hori. Benetan nabarmengarria.

UPV/EHU
Bibliteca del Campus de Gipuzkoa – Centro Carlos Santamaría
Plaza Elhuyar, 2 – 20018 Donostia
Tel: 943 018 860 – bib-gi@ehu.es
www.ehu.es/biblioteka

Baionako agiritegira bi bibliotekari joan ginen eta unibertsitateko liburutegira gutxienez hiru agirizain. Talde bakoitza gutxi gora behera hamabost lagunek osatzen genuen eta hainbat lankidek bisita bietan parte hartu genuen. Informazio eta Dokumentazio Gune bat bisitatzea bidaiatzearen pare deritzot zeren bertan, behin baino gehiagotan, ezustean, denbora luzez bilatzen ari gien hori aurkitzen dugu eta ez genekien horren xinple izan zitekeenik.

FORMACIÓN: DOS BUENAS PRÁCTICAS

Ya queda atrás el verano y emprendemos el otoño con mucho ánimo en la Asociación organizando, entre otras actividades, esta formación en buenas prácticas. Merece mención especial el que esta primera de Baiona se realizara en colaboración con ASNABI, la Asociación Navarra de Bibliotecarios.

Visita a Bayona– Archivo de Baiona. 3 de Octubre de 2012.

Salimos de Donostia en autobús y a nuestra llegada nos recibieron dos responsables del centro, Etienne D’Alençon y Tere Garcia-Larrache, quienes nos esperaban con un pequeño desayuno, y luego nos acompañaron durante toda la visita, que duró alrededor de tres horas.

En una sala de actos nos explicaron que este centro surgió de la división del Archivo departamental de Pau. Este abarcaba toda la documentación de los Pirineos Atlánticos; sin embargo, las consultas de Baiona y del País Vasco eran muy numerosas y se decidió acercar la documentación correspondiente a esa parte del país. Se siguen compartiendo las responsabilidades, el personal y el trabajo, pero desde hace cerca de dos años se dispone de un edificio nuevo. Éste es rojo en su parte central, donde se contiene la documentación, y el resto de las dependencias, tales como la entrada, las salas de consulta y de trabajo, se encuentran alrededor en la planta baja, y son de color gris. Hay comunicación entre todas las salas.

Es importante también el exterior, donde está delimitado el aparcamiento para el público y para los trabajadores y el acceso para los camiones que transportan la documentación que va llegando al archivo por donación o compra la mayor parte de las veces.

Nos explicaron sus aciertos y sus errores. Por poner un ejemplo de una previsión que no se ha cumplido, se puede mencionar que el archivo posee una sala para el público con treinta puestos de consulta y nunca se ha llenado, ya que al poco tiempo de inaugurarse el centro se colgaron ocho millones de imágenes en la red y ahora la visita presencial sólo es necesaria para cuestiones puntuales, como consultar índices manuales o visionar audiovisuales. La ley francesa sólo permite la difusión de documentos sonoros por un tiempo no superior al minuto y medio. Para la visión y la audición de documentos audiovisuales se cuenta con cinco cabinas individuales.

Además del personal para la gestión, para la atención al público, las labores descriptivas y la restauración y conservación de documentos, es de destacar que disponen de una persona dedicada a la difusión del archivo y a la docencia en colaboración con los centros escolares, puesto que está incluida la visita a estos centros y el conocimiento de este tipo de servicios en los planes de enseñanza.

Nos mostraron algunos documentos curiosos. Algunos se correspondían a trabajos de arquitectura. En la ciudad hay muchos palacetes y bonitas casas que se han restaurado durante el siglo XX y se conservan en el archivo los dibujos y los planos de los proyectos de los arquitectos, que son de gran belleza. También tuvimos ocasión de ver el documento más antiguo que es del año 975. Es legible y está escrito en el latín de la época. Se consiguió traducir y se sabe que trata de los valles de los alrededores.

En realidad el archivo contiene mil años de documentos de diversos tipos y procedencias: registro civil, catastral, de la actividad del puerto de Baiona, partidas sacramentales… y archivos particulares, como pueden ser algunas empresas o asociaciones, entre ellas la de arquitectos. Todos los documentos son consultables, ahora bien, en caso de desear una reproducción se ha de solicitar permiso expreso a su propietario.

Acabada la mañana, como estábamos en otra ciudad, nos fuimos a comer y en el restaurante hubo ocasión de comentar la visita y de abordar otras conversaciones de interés profesional, además de la oportunidad de conocer personalmente a nuevos colegas, algunos venidos desde la comunidad vecina.Visita a Bayona2[1]

Archives départamentales – Pôle de Bayonne et du Pays Basque
39 avenue Duvergier de Hauranne – 64100 Bayonne
Tel. 05 59 03 93 93 – arch-bay@cg64.fr
www.archives.cg64.fr

– Biblioteca Carlos Santamaría. 19 de Octubre de 2012

Salieron a recibirnos gran parte de los bibliotecarios que se encontraban trabajando aquella mañana y Marian Piñeiro, la subdirectora, nos dio la bienvenida. Después tuvimos dos guías estupendos a lo largo de las casi tres horas que duró nuestra visita: Julen Zabala y Kebi Jiménez.

La biblioteca de la universidad es bonita. La entrada tiene un mostrador, unos expositores, taquillas… y hay un punto estratégico junto a la escalera desde donde se ven las distintas dependencias de la biblioteca, pues por encima se abre un vano triangular que permite la vista de la planta superior. Accedimos a la sala de la planta baja y vimos que es muy espaciosa y sin tabiques por el medio. Fuimos en un día de lluvia, por lo tanto, de cielo gris, a pesar de lo cual daba la sensación de ser una sala clara y luminosa. Tiene los muebles blancos, las mesas, los asientos, las estanterías… y varias puertas de cristal y unas cuantas ventanas grandes por las que se ve el patio, algunos árboles y un poco de hierba verde. Supongo que todo contribuye para conseguir dar un efecto de claridad. La planta alta más parece una nave que una sala, pues si la de abajo es grande, ésta lo es aún más, ya que no ha de prestar ningún espacio para la entrada o para el salón de actos.

Algunos datos: Tiene 1.200 puestos de lectura. El mayor número de visitas registrado en un día ha sido de 4.000, aunque la media está en 1.800. Hay 19 salas para hacer trabajos en grupo y 11 cabinas individuales. Dispone también de una sala con pantalla y equipo multimedia para proyecciones y presentaciones.

Los bibliotecarios nos explicaron los inconvenientes con que se encuentran y los desacuerdos que sufren con los arquitectos, a pesar de que su comunicación ha sido fluida durante todo el proyecto. Yo creo que nuestros colegas fueron bastante francos y hasta se atrevieron a enseñarnos los depósitos, donde también se guardan los testigos de todas esas cuestiones que están aún por resolver. También conservan allá, no sé si a modo de recuerdo, una torre de cajones de las que utilizaron para hacer el traslado. Julen tiene muy presente cómo se desarrolló todo el proceso hace poco más de un año y aún se alteraba un poco cuando se refería a ello.

Esta biblioteca es una especie de simbiosis de todas las que la conforman y que anteriormente estaban enclavadas cada cual en su facultad correspondiente. Eso se aprecia en los distintos tipos de tejuelos, por ejemplo, unos con tinta azul y otros con tinta negra, pero llama más la atención lo referente a los materiales: Hay toda una sección de tests psicológicos, que suponen todo un reto para el catalogador por la cantidad de elementos diferentes que contienen; hay un escáner de grandes dimensiones para planos, hasta tamaño A2, y objetos tridimensionales; hay libros infantiles para que los consulten los futuros maestros y maestras… Nuestros guías también nos hicieron notar la diferencia entre los tipos de tesis: las de Derecho todas eran del mismo tamaño y encuadernadas en rojo, que es el color característico de los birretes de esta disciplina en la universidad; las de Arquitectura, en cambio, estaban encuadernadas en distintos colores, eran de muchos tamaños diferentes, algunas apaisadas…

La biblioteca Carlos Santamaría no es el mejor lugar para buscar libros antiguos. Sólo poseen un pequeño fondo de códices y libros de leyes y nos aseguraron que no guardan ningún incunable. Aunque la central se encuentra en el campus de Leioa y muchas de las decisiones vienen determinadas desde allí, ellos también se esfuerzan por innovar y disponer de los medios necesarios para contribuir a que los alumnos puedan ser punteros, cada uno en su materia.

Sin embargo, lo más importante y que, como muchas veces ocurre, los bibliotecarios nos lo comentaron como si no fuera de mayor interés, lo más característico de esta biblioteca es que sirve de punto de reunión para todo el campus y es donde se encuentran alumnos y profesores de las diferentes facultades. Se trata de la función social que los Centros de Información y Documentación nos ofrecen. Considero que es interesante resaltarlo.

UPV/EHU
Bibliteca del Campus de Gipuzkoa – Centro Carlos Santamaría
Plaza Elhuyar, 2 – 20018 Donostia
Tel: 943 018 860 – bib-gi@ehu.es
www.ehu.es/biblioteka

Al archivo de Baiona fuimos dos bibliotecarias y a la biblioteca de la universidad por lo menos tres archiveros. Cada grupo era de quince personas, aproximadamente, y hubo varios profesionales que participaron en ambas visitas. En mi opinión visitar un Centro de Información y Documentación, de las características que sea, es como viajar, pues muchas veces, inesperadamente, allí se encuentra aquello que se llevaba tiempo buscando y no se sabía que podía ser tan sencillo.

Elisabet Mas

Etiquetas: ,

Publica un Comentario