Where Can I Buy Lamisil Cream Celebrex Puget Sound How To Buy Vimax In Malaysia Buy Generic Levitra 10 Mg Clomid 50mg By Aventis

ASNABIREN I JARDUNALDI PROFESIONALAK. LIBURUTEGI PUBLIKOAREN EGINKIZUNA BERRERAIKITZEN. Iruña, 2013.eko Urriaren 25ean.


Escrito el 18 enero 2014 – 17:46 | por admin

ASNABIREN I JARDUNALDI PROFESIONALAK.

LIBURUTEGI PUBLIKOAREN EGINKIZUNA BERRERAIKITZEN.

I JORNADAS PROFESIONALES DE ASNABI.

REDEFINIENDO LA MISION DE LA BIBLIOTECA PÚBLICA.


Iruña, 2013.eko Urriaren 25ean.

Nafarroako Liburutegia. Paseo de Antonio Pérez Goyena , 3.


Euskadiko Erkidegoan  jai eguna zen, baina Nafarroan astegun arrunta. Goizeko bederatzi t’erdiak hasi orduko. Ehun lagun baino gehiago bildu ginen eta giro polita izan zen.


Nafarroako Unibertsitateko bi irakasleren hitzaldiak izan genituen abiapuntu:

Carlos Vilches Plazak Nafarroako bibliotekariei egindako galdeketa baten emaitza aurkeztu zigun, liburutegien erabilerari/erabiltzaileei buruz. Ikerketa sakon bat ez zela izan aitortu zuen, baina datu batzu erraztu zizkigun. Adibidez, inkestatutakoen erdiari iruditzen zaio azken hiru urteetan liburutegietako erabiltzaile kopurua igo egin dela eta erabiltzaileen %55a emakumeak direla. Krisiak eta erosteko ahalmenen jetsierak eragin dute hainbat nabigatzailek etxean saretik deskonektatzea eta liburutegira abiatzen dira Internet kontsultatzeko. Azpimarratzen du hori liburutegiak eskaintzen duen berdintasun elementu bat dela.


Begoña Pérez-ek, berriz, gizarte mailaren ikuspuntutik aztertu zuen liburutegia. “Exclusión de la información y las bibliotecas públicas como espacios de integración” zuen izenburuz bere hitzaldiak. Bere hitzetan hirurogeita hamargarren hamarkadatik hona estatuan bereizkuntza sozial txikiagoa nabaritzen da eta liburutegiak eragileetako bat izan dira informazioa lortzeko berdintasunezko aukera ematen baitute.

Populazioak liburutegirako sarbidea unibertsala dela nabarmentzen du, Larrialdietara joatea bezala. Holako oso eskubide gutxi dago, zeren, adibidez, laguntza-zerbitzuek


Ondoren Kontuen Ganberatik etorritako ordezkaria, Fermin Erviti , Nafarroako Liburutegien eta Kulturaren zifrak azaldu zizkigun. Nabarmena 2009. urtean geunden liburutegia eraikitzeko egin zen inbertsioa. Handik aurrera krisia nagusitzen joan zen eta murrizketak oraindik ez dira bukatu.


Daniel Innerarity compartió con nosotros su reflexión sobre los libros, las bibliotecas y los bibliotecarios, no sin una buena dosis de ironía. Sin embargo, entre las apreciaciones que formuló en tono serio, destacaríamos las del siguiente párrafo:

La biblioteca es una institución viva que ha ido alterando su función a lo largo del tiempo y periódicamente sufre una crisis de identidad. Ahora las bibliotecas son simples nodos de una red ilimitada. Esto supone una nueva transformación destinada a garantizar su supervivencia. Hay que señalar que las bibliotecas han sobrevivido a civilizaciones.

A raíz de comenzar a preparar esta conferencia el filósofo siguió elaborando su discurso hasta obtener unos contenidos más amplios que los expuestos en ella. Parte de ellos han visto la luz en la publicación Babelia del 9 de Noviembre:

http://www.danielinnerarity.es/opinion-preblog/museos-y-almacenes/


Goiza bukatzeko Clownclusiones izan genituen umore klabean Virginia Imaz – Oihulari Clown-en eskutik.

Atseden denborak eta bazkariak aukera eman ziguten lagun zaharrak agurtzeko eta berriak egiteko.


Arratsaldez liburutegiko erabiltzaile bereziez osatutako mahai ingurua izan genuen: Liburutegien presentea eta etorkizuna nafar autoreen analisipean: Maite Pérez Larunbe, poeta, Marina Aoiz, idazlea, Patxi Irurzun eta Leire Urbeltz, ilustratzailea. Liburutegiei buruz duten ikuspuntua eskaini ziguten eta esker oneko erabiltzaileak direla konturatzeko aukera izan genuen.

Bukatzeko film baten emanaldi irekia antolatuta zegoen: ‘La lengua de las mariposas’, Manuel Rivas, oinarrituta dagoen nobelaren egilea bertaratua zegoelarik amaieran elkarrizketa izateko aukera emanez.


Bueltako bidaia oso atsegina izan zen. Deba bailarako hiru lagun elkartu ginen itzultzeko eta laster abiatu ginen etxeruntz. Iruñatik irten eta autobiatik Gasteizerako norabidea hartu genuen. Zeruan laino ikaragarriak ikusten ziren Andiako mendilerroaren gainean. Araiara iristean autobia utzi eta errepidea hartu genuen, herriz herri jarraitzeko. Ez zen ia kristaurik ikusten, baina azeri bat azaldu zitzaigun bide ertzean, korrika batean ezkutatzera joan bazen ere. Buztan punta txuri-txuria bistaratzeko aukera izan genuen behintzat, oso deigarria. Etxe ederrak, kale garbiak, eliz dotoreak eta udazkeneko koloreak mendian. Gu kontu kontari kotxean. Iluntzera heltzeko oso modu polita…


Etiquetas: ,

Publica un Comentario