2014.eko ALDEEren ASAMBLADA


Escrito el 15 abril 2014 – 00:32 | por admin

Hamabost lagun bildu ginen. Bazen gutxiago izango ginena esaten zuenik ere, baina, egiaztatu zenez, ez zuen asmatu. Pixkat komentatu edota eztabaidatu genuen presidenteak aurkezten zuena eta pentsatu baino gehiago luzatu ginen. Dena den, ordu bata t’erdietarako kalean geunden.


Donostia. Hondartza eta itsasoa ikusteko gogoz zetozen barnekaldekoak.. Asanblada bukatu ondoren paseatzen joan ginen Alde Zaharreraino. Eguraldi polita egiten zuen, pixkat eguzkitsu eta epel. Jatetxe batean bazkaria enkargatu eta txakolin bat hartzera abiatu ginen. Gero bazkaltzera. Kontu kontari aritu ginen ia bostak arte. Berriro Kontxa ondotik itzuli ginen elkarteko egoitzaren ondoko aparkalekuraino. Beste probintzietako neskek Donostian jende askori euskeraz hitzegiten entzuten zitzaiela nabarmendu zuten. Seietako trena hartu nuen etxera itzultzeko.

Nabaritu nuen urte bete ondoren batzordekide berriak guztiz integratuta daudela Zuzendaritza Batzordean. Hori oso atsegina da batetik eta bestetik, konfiantza giroa ematen du lana eta ekimenak aurrera eramateko orduan. Hau ez da Memorian jartzen, baina balantze positiboa ateratzen zaigu pertsonal arloan baita ere.

Publica un Comentario