Eusko frantziar topaketak


Escrito el 15 abril 2014 – 00:51 | por admin

 

2014ko apirilaren 7an. Frantziako Iparraldeko bibliotekariak bisita egin ziguten Bilbon Nord – Pas-de-Calais-koak hain zuzen ere, bertako Institut Français-ek gonbidatuak. Nahiko talde handia zen, berrogei lagun inguru.


Deustuko Unibertsitateko Liburutegia eta Londiga ezagutzeko bisita antolatuak zeuzkaten, baina eurok Euskadiko bibliotekarien elkartearekin harreman zuzena izatea eskatu zuten eta ALDEEkide batzu prest izan ginen beraiekin elkarrizketa bat izateko. Liburutegi Foralean bilera gela bat utzi ziguten eta bertan elkartu ginen.


Gure lan egoera azaldu genien, enpresen kontratazioa gero eta handiagoa delarik; gure ordutegiak, beraien ikuspuntutik amaiezinak direnak, eurok 18:00etarako dena ixten baitute, digitalizazioaren egoera eta dokumentu digitalen erabilera… Sara Gagok, Ermuako Udal Liburutegiko arduradunak antolatzen dituzten ekintzen berri eman zien, besteak beste hizkuntz desberdinetako mintza praktika taldeak dauzkatela haur eta nagusientzat. Unibertsitateko ikasleak dauzkate gidari, eta hauei praktika moduan kontatzen dio kredituak lortzeko orduan. Eta han aritu ginen frantsesez, zein inglesez, ulertzen baitzuten, edota gasteleraz zuzeneko itzulpenarekin.


Galdera berezi bat bota ziguten: Elkartea izanik, zein da gure kezkarik handiena. Eta ez dugu jakin erantzun bakar bat ematen. Hasi ginen lan egoera eta langabetuak aipatzen, teknologiak nola helarazi erabiltzaileei, baina liburutegiak XXI. mendera egokitzea eta gu geu gaurkotzea aipatu genuenean gehinek adostasuna adierazi zuten. Badirudi hor dagoela gure koxka.


Azken orduko iruzkinen arabera, gure erantzunak esanguratsuago iruditu zitzaien beste bisitetan entzundakoak baino. Baliteke aldea izatea bisita gidatuetan azalpen orokorrak besterik gabe eskaintzetik guk eguneroko eskarmentua nabarmen jartzen aritu izatera.


Liburutegia ixteko mezua entzun eta jasotzen hasi ginen. Alde Zaharrera joateko astia eman zigun eta pintxo bat ardo batekin hartzeko ohitura erakutsi genien. Asko luzatzen ziren eta harek poteo baino txokolatada itxura zuela esan genien, baina ez zuten ulertu.


Frantzian girorik ez dela aitortu ziguten eta aste buruetan jendea Belgikara abiatzen dela pixkat gozatzearren. Hemen, Donostian, frantziar asko hartzen ditugula adierazi genien, prezio egokiagoak aurkitzen baitituzte bai erropan zein tabakoa, alkoholean…

Jatetxe baten ataraian agur esaten diegu e-mailak trukatuz eta berriro elkar ikusiko dugula aginduz, han edo hemen, bisitariari harrera ona emango diogula eskainiz.

Publica un Comentario