Indarrak batzen. Artxibo eta liburutegiak elkarlanean herritarren zerbitzura.


Escrito el 15 abril 2014 – 00:28 | por admin

Aurkezleak:

Joxan Muñoz, Eusko Jaurlaritzako Kulturako Kontseilariordea.

Anabella Barroso, ALDEE-ko Presidentea.

Moderatzailea: Eugenio López de Quintana, Antena 3-eko Artxiboaren arduraduna.


Mahaikideak:

Gloria Pérez Salmerón – Bibliotecari-Dokumentalista. EBLIDA-ko presidenteordea. IFLAko Batzodekide.

Pedro Penteado, DGARQ – Portugal- Portugalgo Artxibistikako eta Liburuaren Zuzendaritza Orokorreko NormalkuntzarakoZerbitzuburu.

Ciro Llueca – Coordinador del proyecto PADICAT(Patrimoni Digital de Catalunya)  proiektuaren koordinatzailea.

Julio Cerdá, Arganda del Rey-ko Udal Artxibategiko arduraduna, Madrid.

Anabella Barrosok, ALDEEko presidenteak, hasiera ematen dio Jardunaldiari. Denak agurtzen ditu eta mahaikideak aurkezten ditu.


Jarraian Joxean Muñoz-ek, Eusko Jaurlaritzako Kulturako Kontseilariordeak, hitza hartzen du asko ikastera datorrela esateko. Besteak beste, gauden Artxiboa inauguratzear dagoela dio eta hiriaren erdian aurkitzen dela, Ondarea  gizarteko elementu zentral bat den moduan.


Gloria Pérez Salmerón-ek sarrera zabal bat egiten du. Artxiboak eta Liburutegiak gizarteari behar dituen zerbitzuak eman behar dizkiotela azpimarratzen du. Dena ematea ezinbestekoa ez dela dio, ez diola axola ezer emateke lagatzea.


Euskadiko Artxiboak eta Bibliotekak bete behar dituzten funtzioak, zerbitzuak eta xedea definitu egin behar direla deritzo. Garrantzitsuena Liburutegiek eta Agiritegiek eman ditzaketen zerbitzuak dira, kokatuta dauden eraikuntza baino. Profesionalek esan behar diegu politikariei ze tresna diren beharrezkoak herritarren beharrak zerbitzu publikoetarantz bideratzeko, eta desiragarria litzeteke errekurtso berberekin gizarteak behar dituen zerbitzu berriak eskaini ahal izatea.


Araurik gabeko kolaborazioa asmo onen aitorpen bat besterik ez dela gaineratzen du. Arauak jaso behar du zeintzuk diren bete beharreko funtzioak eta ze lan egin behar den. Idatziz azaldu behar dela azpimarratzen du, zeren legeak eguneroko lana babestu eta erreztu egiten du.


Garrantzi handia ematen die proiektu berriei, langabezian dauden profesionalei aukera berri bat emateko baliogarri direlako.


Pedro Penteado-k Portugalgo administraritzak Europako hainbat taxuketei erantzuna emateko Biblioteka, Artxibo eta Fimategi Nazionalen arteko kooperazioa behartu duen berri ematen digu. Hiru epealditan lortu zen: kolaborazioa, kooperazioa eta bateratasuna. Dena den, normalkuntza amankomuna geratuta dago 2011. urtean suertatutako aldaketa politikoen ondorioz.


Bestalde, hainbat proiektuetan ekimen publiko zein pribatuak inplikatu dira.

Artxiboen Zuzendaritza Orokorra lanean dihardu babes digitalean. Sistemaren koordinakuntza antolatu da eta estamentu guztiak bateratuta daude.

Liburutegien kasuan ez dago arautzen duen legerik eta halako bateratasunik ez dago. Liburutegi Publikoen sare bakarra dago, beste Liburutegiekin koordinatu gabe dagoelarik, hau da, Ministeritzakoak, Unibertsitatekoak…


Artxiboei berriro helduz, dokumentuen kudeaketa guztiz koordinatuta dago eta erosketak Ministeritzako Agiritegien bitartez egiten dira.

Ekoizpen digitala oso handia da. Bi miloi irudi daude dohaineko kontsultarako eta egungo politikak digitalizazioa sustatzen du.

Lankidetza handia dago bai Artxiboen zein artxibarien artean. Hastapenak elkarlanean egin dira, bolondres, baina lege baten babesa beharrezkoa da kooperazio horrek aurrera jarrai dezan.


Oztoporik handienak honako hauek dira:

– Artxibarien formakuntza, beren mentalidadea.

– Artxibarien beldurra hiritarrek Artxiboetan sarbidea izatean.

– Lanbideko gaitasunen berriztapena.

– Beste lurraldeetan erabilitako ereduen emaitzak kontutan izana.

– Bateratasunerako politika nazionalen eza.

– Politika publikoei buruzko debateak.

– Digitalizaziorako programa nazional batean lan egin ez izana.

– Babes digitala.

– Irtenbide ezin hobeak lortzeko web semantikoa.

– Ekipamendu eta baliabide egokien ebaluaketa.

– Eskarmentua ebaluatzen jakitea, hastapenetatik ebaluatzeko era ezagutzea.


Julio Cerdá-k aldarrikatzen ditu Artxiboak memoria gordailu moduan, talentu gordailu moduan…


Euskadiko Artxiboa hiriko erdigunean kokatua izatea nabarmentzen du. Kokapen honetan lehen Trafiko Zuzendaritza Orokorra zegoen. Edukigailua dela dio. Orain ideiak eta proiektuak sortu behar dira. Bere ustez teknikari talde batek bideragarri den zerbait proposatzen duenean, politikariek onartu egiten dute. Eta liburutegia hazitegi bat dela ideian oinarrituta, komenigarriago da ekosisteman pentsatzea sisteman baino. Beraz ongarri bat bilatu beharko litzateke: lurralde honi egokitzen zaion eskaintza bat.


Artxiboak singulartasuna izan behar duela azpimarratzen du, artxibo bakoitzak. Lehenengoak izatea ez da behinena, ez eta hoberenak izatea, baina bai bakanak.


Bestetik, Artxiboak duena baino garrantzitsuago partekatu dezakeena da.


Kontuan izan behar da Artxiboak kontserbatu eta zabaldu egin behar duela. Artxiboek Memoria gordetzen dute eta Memoriak Eskubideak bermatzen ditu, Demokrazian jarduteko ezinbestekoa.


Bestalde gogoan izan behar dugu herritarren datu eskabideak kudeatzen dituzten enpresak sortzen hasi direla. Honek esan nahi du etorkizuna ez dela lehengoa, hau da, etorkizuna berriztatzeko prest daudenen esku dagoela. Eredutzat Estatu Batuetako Agiritegi batzuren atrebentzia aipatzen du: paraleloak eta osagarriak diren plataformak erabiltzen dituzte, bata erabiltzaile erudituei zuzendua eta bestea orokorrean edozein publikori, zeinetan aurkezten diren gehien ikusi diren irudiak, bideoak…


Bereizten du: Lehen to buy zen  – Orain to build da.


Eta letra berarekin hasten diren beste hitz batzuk lotzen ditu:


ARGITASUNA – ABIADURA

TALENTUA – TOLERANTZIA

GUNE ARRISKUTSUA –  GUNE EROSOA


Puntu honetan porrotak aipatzen ditu eta horietatik ikastearen garrantzia, batez ere besteenak direnean. Honekin parre egin arazten digu, eta horrek balio dio ez dakit zerri buruz hitzegiteko… eta parrez jarraitzen dugu.


Ciro Llueca-k PADICAT-en aritu da lanean, Patrimonio Digital de Catalunya.


Plan estrategiko bat gauzatu zuten. Marra estrategiko bat 100 urteko aldizkariak digitalizatzean zetzan. Lehenengo eta behin zer zegoen digitalizatuta jakin behar zuten eta gero falta zenari ekin, bildumak itxi ahal izateko. Beste liburutegiei laguntza eskatzea ezinbestekoa iruditzen zitzaien, bai publikoei, bai pribatuei, Montserrat-eko Monastegikoarena barne, eta lan hau aurrera eraman zen.


Azkenik repositorio bat sortu zen Catalunya-ko zenbait instituziori beren eduki digitalak bertan gordetzeko gonbidapena bidaltzeko asmoz. 2500 instituzioekin kontaktatu zuten beren irudiak, beren bildumak, beren web orrialdeak bertan eskegi zezaten eta 500-ek hitzarmenak sinatu zituzten.


Sistema informatikoak COFRE-renak dira, hau da, estatuko konputazio zentroarenak, eta kopiak gordetzen dira bai Liburutegi Nazionalean eta baita Artxibo Nazionalean ere.

Bestalde Biblioteca de Catalunya beste liburutegiekin koordinatzeko ez da gai izan eta ez dira katalogo bateratu bat prestatzeko. Hau era partzial batean Europeana-n lortu da.

Artxibo eta Liburutegi Nazionalak elkarlanean aritzeko ahaleginak ez dute fruiturik eman ezta ere, biak ala biak Zuzendaritza Orokor berberaren babespean egon arren. Zergatiak zeintzuk izan daitezke?


Artxiboa hiriaren kanpo aldean kokatua egotea izan daiteke bat. Besteak beste zihurtasun arrazoiengatik eraiki zen bertan, eta Liburutegitik urruti geratzen da. Beste bat formakuntza izan daiteke. Desberdina da bibliotekari eta artxibarientzat. Kasu honetan esan daiteke profesionalki iaioak izatea herritargoaren interesen aurka joan dela.


Ciro-k azpimarratzen du bakarrik lan egitea, isolamenduan, hobe dela epe motzeko emaitzak lortzerakoan, lagun berberak erabaki eta exekutatu egiten duelako. Dena den epe ertainera edo epe luzera emaitza hobeak lortzen dira beste profesionalekin eta beste instituzioekin lankidetzan jardutean. Kooperazioak eredu kultural eta eredu pertsonalaren aldaketa suposatzen du.


Onargarria da azpiegitura deszentralizatua egotea, baina zerbitzuek zentralizatuak egon behar dute.


Bukatzeko eta aurreko hizlariaren hariari lotuz, bera ere akatsei buruz hitzegiteko prest dagoela dio, norberarenak badira ere. Eta parre egiten dugu berriro ere.


Eugenio López de Quintanak bukatzeko ipuin bat kontatu zigun, ondorio moduan edo. Helen Cooper-en ‘Sopa de calabaza’ hain zuzen ere. Lotura honetan dator hasiera:


http://www.elmonstruodelasgalletas.com/2011/12/21/una-pizca-de-pimienta-de-helen-cooper/


Bildu egin dut eztabaidan hitzegindakoa ponentzietan aurkeztutakoarekin koherentea suertatzen zelako eta era honetan adierazita ulergarriago iruditu zaidalako.


Saioari bukaera ematea Anabella Barrosori dagokio, zezeinetan telegrama moduan, goizean zehar entzundako esaldiak eta ideiak aletzen joan da, ondorioen atalean bete-betean sartzen direlarik:


–  Beharra bertute bihurtu.

– Aldaketa kulturala.

– Aldaketa ez da posible profesionalik gabe.

– Formakuntza.

– Aurrekontua.

– Emaitzak ebaluatu eta zenbait proiektuei lehentasuna eman.

– Koordinatu, elkarlanean jardun, baterakidetasuna, sistema hibridoak.

– Etorkizuna birpentsatu, dagoeneko lehengoa ez baita. Estrategia.

– Beldurrak eta pertsonalismoak gainditu.

– Eragile guztiak barnean sartzeko beharra, ekosistema ahaztu gabe, XXI. mendeko berezko eredu batekin.

Ez dakit zer.

– Kudeatuko duen, koordinatuko duen organoa.

– Eztabaida, hausnarketa.

– Proiektu amankomun bat, denon artean osatua, epe motz, ertain eta luzerako.


Eta burutzeko Anabella Barrosok iragartzen du Otsailean etorleak gonbidatuak izango direla Lan Mahai batean esku hartzeko hemen planteiatu denarekin aurrera jarraitzeko.


Etiquetas:

Publica un Comentario