Drug Store Pharmacy Prescription Coupon Clinicallix Diet Pill Electric Vehicle Lithium Batteries Sale Bactrim Sleeping Pills Cialis Canada Over Counter

TABAKALERA


Escrito el 13 septiembre 2015 – 14:05 | por admin

TABAKALERA

Azkenean TABAKALERA-k bere ateak ireki ditu. Gonbidapenak zabaldu zituzten inauguraketarako pertsonalki nahiz egunkari bidez eta han bildu ginen bisitari mordo bat gonbitari erantzunez eta jakin-mina asetu nahian.

ALDEE-n kudeatzaile berria dugu joan den astelehenetik. Esther-ek agur esaten dio bere lan jardunaldiari, erretreta hartzen baitu, eta Inma dator berak uzten duen lekua hartzera. Astegun batean elkarrekin etorri ziren biak Koldo Mitxelena-ra, nere lantokira, idazkari beteranoak idazkari berriaren aurkezpena egitera: Inma, neska fin bat, beltzarana, ile kiskurra eta diskretoa. Elkarrekin joatekoak ginen eta hobe lehendik elkar ezagutzea gero kalean antzemateko.

Kotxearen gorabeherak zirela eta ez genuen suitzar puntualitatea erakutsi. Adostutako tokian zain nengoela Koldo Mitxelena-ko lankideak agurtu nituen: Lagun baten zain nago, esan nien eta Inma berehala iritsi zenez beraiekin elkartzera abiatu ginen. Derrigorrezko aurkezpenak, ni behintzat kuadrila egingo genuelakoan bainengoen, baina ez, konturatu orduko denak sakabanatuta geunden eta bat edo beste geroago aurkitu bagenuen ere, gehienak ez genituen berriro ikusi.

Lekua zoragarria da. Ezagutzen ez duzuenok aukera izan bezain laster inguratzea merezi dizuela usten dut. Akaso antzik ez du, baina Londiga-rekin gogorarazten zidan argitasun bertsio batean: erdian eguneko argia sartzen den patio zabal bat dauka eta antzinan Madril-go patioen moduko mailak dauzka, barandaz ornituta, behean gertatzen den guztia begiak ikusi ahal izateko moduan.

Eraikuntzaren berezko egurrezko eskailera nagusiak mantentzen dira eta bertatik igarotzeko arazorik ez, baina badira beste armaila estuago batzuk, terrazara iristeko kasu, eta hilarak sortzen ziren bisitarien joan etorriak bideratzeko. Hori bai, guardek eta azafatek tentu handiz ziharduten eta ia ez zen beren presentzia nabaritzen.

Terraza apaina da. Bista konpara ezina du ibaia eta iguruen gainean. Autobus geltoki berriaren obrak ondo aztertzeko aukera izan genuen. Han erdian burni xafla batzuk antzematen ziren. Ez genuen jakin egiturako elementuak ziren ala eskultura bat. Dena dela, instalakuntza interesgarria bilakatuko zela promesten zuen.

Tabakalerako Mediateka kristalen bitartez bistaratu genuen. Arantxa Mariskal-ek, arduradunak, esan zigunez hautsa desagertu arte ez dituzte liburuak eta ekipamenduak beren tokian jarriko. Zabala da eta bertan UBIK-en jarduera gauzatuko da baita ere, nolabait adierazteko sortzaile eta informatikari diziplinak batzen duena. Ea zer izango ote den zalantzaren aurrean nik uste esploratzea komeni dela. Monitoreak oso lagungarriak omen.

Programan bisita gidatuak iragarriak zeuden. Noraezean horretarako hilara batean geratu ginen, Poeta itsuaren ibilbiderako hain zuzen ere. Berrogeita hamar lagunentzako aurrekusita zegoen. Itsutasuna irudikatzeko obrak bukatu gabeko soto batean sartu gintuzten: poltsiko telefonoen argirik ez pizteko eskatu, beraienak itzali eta poliki-poliki oinez hasi ginen. Muturreko paretan aho berritsu bat islatuta, soinurik gabe. Geratu, atea ireki eta paseadak kaletik jarraitzen zuen. Kale itsu batean bukatu eta poeta itsua bere esatekoari ekin zion. Ondoko etxetik garabi txiki bat bistaratu zen, gakoa mantso-mantso jaisten hasi eta bera iristerakoan anplifikadorea eta motxila eskegi zioten eta atzera bueltan joan zen. Gu atzetik, baina fatxada inguratuz eskaratzean satu eta eskaileretan gora eginez. Terraza / baratzatxo bat zegoen: belarra, bi pikuondo, lizar bat… Tellatupeko egoitza argiztatuta. Bohemioen bizitokia… Bapatean Tabakalera-ko terrazatik tronpeta hotsa iritsi zitzaigun. Musikaria bere instrumentuari soinua ateratzen ari zitzaion, iluntzeko itzalen artetik bere irudia ebakitzen zelarik. Konpas gutxiren ondoren kaleaz beste aldeko piso batetik gitarra elektriko bat akorde berriak aireztatzen hasi zen. Balkoi bakarrean argia, atentzioa erakartzeko. Eta ezustean lizar atzean zegoen gazte taldeak bere instrumentuak prestatu eta orkestra bihurtu zen. Hiru soinu mota hauei laguntzeko txorien kanta zaratatsua laguntzera etorri zen. Ikuskizun liluragarria! Igongailuaren gainean motxila eta anplifikadorea kargatu, kristauak bertan ibiltzea debekatuta baitago, eta kalea zapaldu orduko poetak bere berbaldiarekin jarraitu zuen, hiru pakistaniar txikitxo batzuk beren tresna musikal berezien laguntzaz kantuan hasi ziren arte eta horrekin amaiera eman zitzaion ekitaldiari.

Bertako garagardo marka ezagun batek edaria musutruk esakini zuen ordu betez eta kanpokaldean bat batean atondutako parrilla batean erretako bonitoa ogi puska batekin banatzen aritu ziren izakinak bukatu arte. Musika barrukaldean, lagunarteko giroa, tenperatura egokia… gauaz gozatzeko parada ezin hobea.

2015 / 09 / 11an
Elisabet Mas

Etiquetas: ,

Publica un Comentario