aldee@aldee.org     mapa web Mapa Web    Área de socios Área de socios
Aldee Index
Noticias
volver al listado
■ Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak: Euskal kantagintzaren ondarea Interneten
enlace
Aurtengo Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak euskal kantagintzako eragileekin gogoeta egiteko baliatu ziren eta ondorio aberatsak izan dituzte.

[Lan-saioan bildutako ideien LABURPENA hemen irakur daiteke osorik]



Apirilaren 27an Amasa-Villabonako Subijana Etxean 30 lagun elkartu ginen, euskal kantagintzaren inguruan gabiltzan erakunde eta norbanako, eta saio parte hartzaile baten bidez euskal kantagintzaren ondareak Interneten izan beharko lukeen lekuaz gogoeta egin genuen.

Lan-saioa egin aurretik gai honen inguruko ertz ezberdinak mahaigaineratu ziren, sei hitzaldi laburren bidez: Eusko Ikaskuntzako Amaia Cuende, Eresbil Musikaren Euskal Artxiboko Jon Bagues, Labayru Fundazioko Igone Etxebarria, Itziar Irigoien irakasle eta haur abesbatzako zuzendaria, Pantxix Bidart kantari eta irratsaio egilea eta Maider Bedaxagar kantari eta liburuzainak eskaini zituzten hitzaldiak.
Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN