aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
Berriak
zerrendara itzuli
■ Wikimedia lantegia UEU eta EWKErekin elkarlanean
lotura
UEUko Udako Ikastaroen baitan aurten ere Wikimedia lantegia antolatu dugu EWKEarekin elkarlanean.

Aurtengo Wikimedia lantegian, Wikiteka eta Txikipedia izango ditugu ardatz.

Wikiteka, lehen eskuko iturriak biltzen dituen liburutegi librea da. Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetan dihardutenentzat bereziki interesgarria fondoak bistaratu eta publiko orokorraren esku uzteko.

Txikipedia, 8-13 urte bitartekoentzako euskal entziklopedia da, Wikipediaren anaia txikia. Eskolan lantzeko ezin egokiagoa.

Aurrekoez gain, Wikipedian sakontzeko tailer teknikoak ere izango dira. Arratsaldez, saio praktikoa burutuko dugu: bertsopaperen eskuizkribuetatik abiatu eta horiek digitalizatu, transkribatu eta Wikimedian jarriko ditugu edonoren eskura. Txirritaren esana geure eginez, gure egileen aipamenak izan daitezen beste laurogei urtian."

Programa osoa eta matrikula hemen
Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN