aldee@aldee.org     web mapa Web Mapa    Bazkide inguru Bazkide gunea
Aldee Index
Ikastaroak eta jarduerak
zerrendara itzuli
■ Musikeneko Mediateka. Bisita Profesionala
BETETA! Eman izena itxaron zerrendan sartzeko

Irakasleak:
Koldo Bravo
Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko Mediatekako arduraduna

Tokia: Donostia: Musikene Europa Plaza, 2
Egutegia:  2019ko otsailaren 21a, osteguna

Ordutegia : 10:45 – 12:45

Hizkuntza: Gaztelania

Kostua bazkideentzat: Doan | Gratuito
Kostua ez bazkideentzat: Doan | Gratuito
Kostua langabeentzat: Doan | Gratuito

Helburuak:
Musikene Euskal Herriko goi mailako musika ikastegia da, 2001-2002 ikasturtean Eusko Jaurlaritzak sortua. 2016ko irailan Miramar Jauregiari agur esan eta Musikenentzat propio eraikitako egoitza berria estreinatu zuen. Mediatekak ikastegiko ikasle eta irakasleen informazio eta dokumentazio beharrak asetzen ditu. Ikasketa eta kontsultarako lekua da eta zentroko helburuei egokitzen diren zerbitzuak eskaintzen ditu. 4 pertsonek osatutako taldearen ardurapean 50.000 bat dokumenten bilduma bizia kudeatzen da.

Bisita egun berezian egingo da. Aste betez ohiko jarduera akademikoa bertan behera utzita eta kontzertuen prestaze lan trinkoetan murgilduta aurkituko dugu Musikene. http://musikene.eus/category/agenda/page/5/

Testuinguru honetan, bi orduko ibilbidea diseinatu da hiru etapatan banatua. Lehenengo bi etapetan ikastetxearen jardueraren jarioa ikusiko da. Mediatekak Musikeneren bizitzan duen lekua soslaiatuko da honela. Bisitaren hirugarren zatia Mediatekari buruzkoa izango da eta bere instalazioak eta prozesuak ezagutuko dira. 

Egitaraua:
 • Musikenera bisita

 • Audizioa (15’): Musikene orkesta sinfonikoaren entsegua

 • Mediatekara bisita:

    - Dokumentuen kudeaketa kontzertuen produkzioan

    - Katalogoaren ezaugarri bereziak

          Partituren erregistroak non bilatu eta nola irakurri

    - Bildumaren ezaugarriak

          Garatze irizpideak

          Bilduma propioa

Oharra

115 leku · Izen emate hurrenkeraren arabera esleituko dira



Elkarlanean




Aldee
Loiola Kalea, 14, 3. - 8. bulegoa
20005 DONOSTIA - SAN SEBASTIÁN