Bazkideen proposamenak aztertzen

Ekainak 20an ospatu genuen asanbladan hainbat bazkide izan genituen gure artean. Hauetako batek, proposamen bat luzatu dio batzordeari. Hemen gaiarekin lotutako hausnarketa:

“Ikerketaren eta biblioteka espezializatuen eremuan unitate dokumentala ez da jadanik liburua, baizik eta artikulua (aldizkarietako edo liburu konpilatuetako artikulua edo liburuetako kapitulua). Artikuluak eta liburuen kapitulu digitalak dira biblioteka espezializatuetan gehien mugitzen ditugun dokumentuak, bibliotekatik bibliotekara eta bibliotekatik erabiltzailearengana. Digitalak izanik, arin eta azkar mugitzen ditugu epostaz. Baina, zer gertatzen da? Estatu mailan REBIUNeko sarean parte hartzen dugunok geure artikuluak eskaini eta behar ditugunak azkar eskuratzen ditugu, aparteko arazorik gabe, nagusiki sare horrek aldez aurreko protokolo bat finkatuta daukalako. Berdin gertatzen da mundu mailan OCLCren WorldCat-ILL zerbitzuaren bidez. Beraz, estatu eta mundu mailako dokumentuak eskuratzea eta zeureak mundu osoari eskaintzea oso erraza den bitartean (bide batzuk finkatuta daudelako, noski!), gure erkidegoko biblioteketan egon daitezkeen artikuluak eskuratzeko zailtasun handiak sortzen dira, ez baitago inolako protokolorik antolatuta, ezta maila horretan elkarlanean aritzeko adostasunik.
LAM zerbitzuaren paraleloa litzatekeen artikulu digitalen zerbitzua (ADZ) antolatzea falta zaigu eta ALDEE iruditzen zait izan daitekeela horrelako ekimen baten sustatzaile egokia (besteon laguntzarekin, noski!).”

Oso proposamen interesgarria da honakoa dudarik gabe. Horregatik, irailetik aurrera gaiari helduko diogu. Mila esker bazkide honi, bere grinak helaraztearren.

Beste norbait halako ideia edo proposamenik izango balu, mesedez, helarazi batzoldera eta ikusiko dugu aurre nola egin.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.