Diru kontuak

Diru-laguntzak eta bazkideen kuotak

2020an berrikuntza azpimarragarria izan dugu ALDEEren diru-sarreretan, Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egin baitu elkarteari emandako diru-laguntza, formakuntzaren inguruko ekimenetarako 40.000 €-ko laguntza onartuta (2020ko martxoaren 24ko agindua, Kultura eta Hezkuntza Politikako sailburuarena). Apirilean jaso genuen lehen zatia (30.000 €). Urtarrilean, bestalde, 2019ko diru-laguntzaren bigarren zatia jaso genuen (5.000 €).

Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionez, oraindik ez dugu 2019ko diru-laguntzaren bigarren zatia jaso; datozen egunetan jasotzea espero dugu. Ekainaren hasieran, bestalde, 2020ko diru-laguntzaren eskaria egin dugu, eta erantzunaren zain gaude.

Maiatzean, azkenik, bazkideen kuoten kobraketa-kanpaina jarri genuen abian. 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.