ALDEE.eus, gure topagunea

Joan den ekainean ALDEEk, Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak, bere web gune berria aurkeztu zuen. Diseinu berritua eta itxura erakargarria, arloko profesionalentzat lagungarria eta erabilgarria izan dadin. Azken finean, bertako edukietara sarbidea erraztu nahi izan da, erabiltzaileentzat interesgarrienak diren horiek nabarmenduz. 

Dena den, ez da hori aldaketa bakarra izan. Hori da https://www.aldee.eus/eu/ tekleatzerakoan ikusten dena. Baina askoz gehiago dago. Gune hori, Elkarteko Batzordearen hausnarketa sakon baten ondorioa da, hurrengo galderei erantzuten saiatzen dena:

  • Norentzat dira web gunean argitaratzen diren edukiak?
  • Zer da bazkideei zein ALDEEko web gunera sartzen den profesional orori eskaini nahi zaiona?
  • Zer da erabiltzaile horiei gehien interesatzen zaiena? Zeintzuk dira gehien kontsultatzen diren edukiak?
  • Nola konektatu erabiltzaile horiekin? Nola sortu komunitatea?
  • Nola egokitu lan, formakuntza eta harreman errealitate eta dinamika berrietara?
  • Nola erraztu erabiltzaile horiek Elkartearekin duten harremanen kudeaketa autonomoa? (ikastaroetan parte-hartzea, lantaldeetan parte-hartzea…)?
  • Nola hobetu eta arindu bazkideen eta erakundearen barne kudeaketa?

Topaketarako eta komunikaziorako gune berri bat eta helburu bat, Elkarteak bere sorreratik duen berdina: “kideak profesionalki garatzea eta Euskal Autonomia Erkidegoan beren eremu profesionalari lotutako perspektiben eta errealitateen gainean kontzientzia handiagoa hartzen laguntzea dira” (Estatutuak, 2. artikulua).

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.