Kudeatzaile posturako kontratazioa

Lore Agirrezabal ariko da aurrerantzean Kudeatzaile lanetan.

Joan den urrian kontratatu zen Elkarteko gerentziako buru izango den pertsona, udaz geroztik betetzen ari zen karguaren behin-behinekotasunari amaiera emanez.

Helburu horretarako, irailean ALDEEko kide guztiei zuzendutako deialdia egin zen, lanpostu hori betetzeko interesa zuten pertsonen hautagaitzak aurkeztera animatuz. Epea amaituta, eta gerentzia-lana optimizatzeko eta dinamizatzeko Elkarteak behar dituen funtzioetara hobekien egokitu litezkeen CVak aukeratu ondoren, elkarrizketak egin ziren aurrez hautatutako 5 pertsonekin.

Batzordeak, 2020ko urriaren 13an egindako bileran, erabaki zuen aurrerantzean elkartearen kudeaketa eta administrazioa egingo duen pertsona Lore Agirrezabal izatea, elkarrizketatutako bazkideetako bat eta uztailetik eginkizun hori behin-behinean betetzen zuena.

Etapa berri honetarako Lore ez da bakarrik egongo . Batzordearen eta Elkarte osoaren babesa du. Animo Lore !

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.