‘Liburutegietako funts pertsonalak’ ikastaroa

Curso impartido por María José Rucio
Maria Jose Rucio adituak eman zuen ikastaroa.

Ikastaro honen helburua liburutegira iristen zaizkigun edo aspalditik gure funtsetan ditugun funts pertsonalei eman beharreko tratamenduan sakontzea zen. Askotan, dokumentu-funts bateko “paper” multzo bat izaten da, baina ez dugu jakiten hori nola sailkatu.

Ez da erraza mota horretako funtsak ordenatzea, funts bereziak eta konplexuak dira tratamendu teknikoan, eta informazioaren arloko profesional batzuek “material mistotzat” jotzen dituzte, artxibo edo liburutegi batean kokatu ahal direlako.

Aldeek pandemiaren erdian egiten zuen aurrez aurreko lehen ikastaroa izan zen, martxotik ekainera arte bizi izan genuen konfinamenduagatik irailera atzeratu zena. Egingo ote genuen zalantza askorekin, plazer handia izan zen Maria Jose Rucioren mailako profesional bat gure artean izatea. Madrildik etorri zen, uda osteko lehen murrizketekin hasi baino egun batzuk lehenago.

Har zitezkeen prebentzio-neurri guztiekin, ikastaroa normaltasun osoz egin zen, eta aurrez aurre egin ahal izateko ahalegina asko eskertu zuten parte-hartzaileek, elkartu eta beren esperientziak trukatzea beharrezkoa baitzen.

ALDEEk “Los fondos personales en las bibliotecas” ikastaroa antolatu behar zuela jakin nuenean berehala izen ematea erabaki nuen. Gai honi buruzko ikastaro asko ez dira antolatzen eta beharrezkoak direla iruditzen zait gure eguneroko lanean asko laguntzen digutelako. Izan ere, askotan liburutegi batean berez artxibo dokumentuak direla iruditzen zaizkigun fondoak dauzkagu eta ez gaude guztiz ziur zein tratamendu jaso behar duten. Horrela, ikastaro hauek beste leku batzuetan zer egiten ari diren jakiteko eta egoera berdinean dauden pertsonekin ideiak trukatu eta lan-sare bat osatzeko balio dute. Gainera, eskertzekoa da bizi ditugun momentu larri hauetan antolatzaileek ikastaroa aurrez aurre egitea. Izan ere, nire ustez aurrez aurreko ikastaroek kalitatezko komunikazioa bermatzen dute eta aldi berean emaitzak aberatsagoak dira sortutako hartu-emanen eraginez.  

Ixiar Iturzaeta, ikaslea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.