‘Oinarrizko katalogazioa’ Amador Fernandezekin

Ikastaroa Gogora Institutuan egin zen.

Oinarrizko katalogazio-ikastaroa funtsezkoa da profesional askorentzat eta oraindik bidean diren beste askorentzat, batez ere, liburutegien arloan lan egin ahal izateko.

Ikastaro hori Amador Fernandezek eman zuen. Fernandez 2003tik ari da lanean monografiak katalogatzeko prestakuntza-jardueretan. Gainera, 2004tik gaur egun arte UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako Liburutegiko Laguntzaile Ikastaroa zuzentzen eta ematen du.

Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea izan da, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan egoki islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzen lagunduko baitio.

ALDEE-k “Curso de catalogación básica” izeneko ikastaroa antolatuko zuela jakin nuenean bi aldiz pentsatu gabe apuntatu nintzen. Gure inguruan, ez da erraza katalogazioari buruzko ikastaro presentzialak aurkitzea eta benetan eskertzekoa da hau bezalako aukerak izatea. Bibliotekonomia kontuetan aritzen garenok, autoprestakuntzara behartuta gaude askotan eta Amador Fernández Pastor bezalako aditu baten azalpenak entzutea eta berari galderak egiteko aukera izatea oso atsegina izan da. Gainera, ikastaro laburra izan arren, eduki asko landu ditugu eta agerikoa da Amadorrek gure inguruko liburutegiak ezagutzen dituela eta bere azalpenak gure lanean, egunerokotasunean, aurkitu ahal ditugun eginkizunetara bideratu dituela.
Horretaz aparte, ikastaro hau beste liburuzain asko ezagutzeko eta euren errealitate eta esperientziei buruz ikasteko aukera hobeezina izan da niretzat. Hurrengo ikastaroetan elkar ikustea espero dut!

Daniel Villacorta Maraval, ikaslea.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.