BIBLIOTEKAK ETA GARAPEN JASANGARRIRAKO HELBURUAK

2022ko martxoan, Bilbon, Liburutegi Zerbitzuak Garapen Jasangarriako Helburuen (GJH) inguruan lan jardunaldia antolatu zuen ALDEErekin elkarlanean. Ondoren sareko hainbat udal bibliotekek osatutako lan talde bat eratu zen;  Alica Sellésen (FESABID) gidaritzapean, Liburutegi Zerbitzua, ALDEEko partaide eta Hernani, Ignacio de Aldecoa Kultur Etxea, Iurreta, Lekeitio eta Durangoko biblioteketako profesionalak martxoko ondorioetatik ateratako lan-ildoak jorratzeko elkartu gara.

Emaitzak, urriaren 24an Gasteizeko Ignacio de Aldecoa Kultur etxean, urriaren 25an Iurreta Bibliotekan eta urriaren 26an Hernanikoan “Sareko Liburutegiak GJHekin” lan saioak izan dira. Saio hauek arduradun politikoei, gizarte-eragileei eta herritarrei zuzenduta egon dira.

Hauek izan dira saio hauetan lortu nahi izan diren helburuak:

  • 2030 Agenda lurreratzeko lan-saio praktikoa izatea.
  • Garapen jasangarrirako helburuak lortzeko bibliotekek egiten duten lana ikusaraztea.
  • Bibliotekek garapen-estrategian izan dezaketen rolari buruz hausnarketa bultzatzea eta eragile ez bibliotekarioekin partekatzea.
  • Eragileak eta balizko aliantzak identifikatzen hastea.

Urriak 24an Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, Araban 2030 Agendaren inguruan diharduten erakunde pribatu eta publikoetako pertsonak bildu ziren, guztira 30 bat lagunek goiza eman zuten liburutegi eta Agendaren inguruan hizketan. Balorazio ona egiteaz aparte, harreman berriak lantzeko eta elkarlana estutzeko parada ezin hobea suertatu zen.

Urriaren 25eko lan saioan, Durango eta Iurretako bibliotekek elkarlanean antolatuta izan zen. Herri bietako politikari, gizarte eragile, hezkuntza arloko arduradunak eta inguruko bibliotekariak eta kolaboratzaile gonbidatu genituen: 40 partaide inguru hurbildu ziren, beraien artean herri bietako alkateak.

Urriak 26an Hernanin, Hernaniko Liburutegiaren eskutik ere, ildo beretik lan egin zuten eskualde mailan.

Ordu bi inguru iraun zuten saio hauetan, bibliotekek gizartean betetzen duten zereginaren garrantziaz hausnartu genuen; urteetan zehar garatu eta garatzen ari diren zerbitzu eta proiektuez gain,  etorkizunean sortu daitezkeen aliantzak izan ziren hizpide.

Jardunaldi hauetan aukera paregabea izan dugu zenbait ondorioetara heltzeko:

  • Bibliotekak bete-betean gabiltza GJH lanean, urte luzez nahiz eta gaian oharkabean pasa zaigun.
  • Egiten dugun lana  eta gure aliantzen sarea ehuntzeko.
  • Bestalde hunkigarria izan zen nola eragile hauek ikusten gaituzten entzutea eta beraien eskaerak jasotzea, aurrez aurre eta zuzenean. Guk badakigu hor gaudela eta argi dugu zein den gure lana, baina egun horretan errealitate hori sentitu egin genuen eta arduradun politikariak eta gizarteko eragileak han egon ziren.

Lanean jarraitzeko konpromezua hartu genuen eta gure aldetik orain arte bezala beteko dugu. Zure herriko Biblioteka ere horrelako jardunaldiak antolatzeko prest baldin badago aukera ezin hobea da zure inguruko eragileekin sarea egiten hasteko.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.