Archivo de la categoría: Asamblea

BATZAR orokorra

PRESENTZIALTASUNERA BUELTAN: 2022. urteko asanblada orokorra

Ohi bezala, ALDEEko presidentea Fernando Juárezek hatu zuen hitza ongietorria emateko. Gero urte osoan zehar aurrera ermana diren ekimen garrantzitsuenen berri eman zigun, besteak beste: egindako ikastaroak beren matrikulazio datuekin, Gipuzkoan sektorerako sinatu eta argitaratu berri den hitzarmen kolektiboa, erreglamendu taldeak egindako lana, Euskadin gure arloko prestakuntza arautua lortzeko emandako pausoak, batzordearen barne lanerako erabiltzen hasi garen tresna berriak, GJHen inguruan egindako jardunaldia eta beste erakundeekin egindako elkarlana, hala nola, UEU, FESABID…

Miren Barandiaran diruzainak kontuen berri eman zigun jarraian, 2021. urteko emaitzak eta urte honetarako aurrekontua modu zehatzean azaldu zigun. Bazkideen alta eta bajen emaitza positiboak ere aipatu ziren eta amaitzeko, erretiratuen kuota 0 €ra jaisteko proposamenaren aldeko argudioak partekatu ziren bertaratuekin.

Azalpenarekin amaitzeko, hautagaitza osatzen zuten kideek banan-banan aurkeztu zuten beren burua eta bertan zeuden bazkideei hitza eman zitzaien, behar zituzten galderak edota ekarpenak egin zitzaten. Aipatzekoa da zein eskertuta agertu ziren batzordeak egindako lanarekin, eta eskerrak eman nahiko genizkieke guk ere lanean jarraitzeko jasotako animoengatik.

Bozkatu beharreko puntu guztiek baietza lortu zuten aho batez, erretiratuen kuotaren murrizketari buruzkoak izan ezik, aldeko 31 eta kontrako 6 bozka jaso zituen.

Behin lana eginda, aspaldiko lagunak agurtzeko unea heldu zen, egun honetako unerik maitatuena.

Adeitasunez idazkari moduan agur esaten dizue, Yanira Diaz de Aranguizek

Datorren urterarte!

DIRU-KONTUAK

Tumisu

DIRU-LAGUNTZAK ETA KUOTAK

Lehen seihilekoan diru-laguntzen gauzatzea espero genuen bidetik joan da. Urtarrilean Eusko Jaurlaritzaren 2021eko diru-laguntzaren bigarren zatia kobratu genuen (7.500 €); apirilean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2021eko diru-laguntzaren bigarren zatia (3.513,82 €).

2022ko diru-laguntzei dagokienez, maiatzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzaren lehen zatia jaso genuen (5.223,74 €). Eusko Jaurlaritzan aurkeztua dugu 2022ko diru-laguntzaren eskaria; datozen asteetan kobratzea espero dugu.

Ekainean zehar, bestalde, bazkide-koutak pasa ditugu. 

2022ko BATZAR OROKORREAN HARTUTAKO ERABAKI EKONOMIKOAK

2021eko KONTUAK

Apirilaren 2an Bilbon egin genuen ohiko batzar orokorrean elkartearen 2021eko kontuak onartu genituen, aho batez. Ekitaldiko emaitza ekonomikoa 2.652,91 €-koa izan zen.

2022ko AURREKONTUA

Batzarrean, bestalde, 2022. urteko aurrekontua onartu genuen, aho batez hori ere. 85.785 €-ko aurrekontua izango dugu aurten, honela laburtuta: 

JUBILATUEN KUOTAK

Azkenik, 2022tik aurrera bazkide jubilatuen kuota 0 €-koa izatea onartu zuen Asanbladak.