Archivo de la etiqueta: arreta

Erabiltzaileekiko arreta zaintzearen beharraz

Aurten ere ikastaro birtual bat antolatu dugu Francisco Javier García adituarekin: Liburutegietako erabiltzaileentzako arretaren kudeaketa: Erabiltzailearekin komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa izateko jarraibideak eta prozedurak. Erabiltzailearekiko komunikazioan gatazkak konpontzea. Gaiak interesa piztu du eta harrera oso ona izan du.

Ikastaroaren helburu orokorra liburutegietan erabiltzailearekin komunikazio arina, eraginkorra eta kalitatezkoa gauzatzeko lan-jarraibideak, gomendioak eta teknikak ematez gain, gatazkak konpontzeko eta kexak eta erreklamazioak eraginkortasunez kudeatzeko erabaki egokienak hartzeko aholkuak ematea izan da.

Erabiltzaileen beharrak erdigunera ekarri eta haien gogobetetasunean eragina izango duen kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta horretarako beharrezkoak diren aldaketak egiteko aukerez nahiz moduez jardun dute 40 orduko ikastaro honetan parte hartu dutenek.

32 lagunek hartu dute parte online ikastaro honetan eta oso balorazio onak jaso ditu, bai ikastaroa online eskaini izanagatik, baita hain erosoa den Moodle plataforman eskaintzeagatik.

Balorazio horiei erantzunez, ALDEEren asmoa 2023an ere ikastaro birtualekin aurrera jarraitzea da.