Archivo de la etiqueta: Asanblada orokorra 2022

BATZAR orokorra

PRESENTZIALTASUNERA BUELTAN: 2022. urteko asanblada orokorra

Ohi bezala, ALDEEko presidentea Fernando Juárezek hatu zuen hitza ongietorria emateko. Gero urte osoan zehar aurrera ermana diren ekimen garrantzitsuenen berri eman zigun, besteak beste: egindako ikastaroak beren matrikulazio datuekin, Gipuzkoan sektorerako sinatu eta argitaratu berri den hitzarmen kolektiboa, erreglamendu taldeak egindako lana, Euskadin gure arloko prestakuntza arautua lortzeko emandako pausoak, batzordearen barne lanerako erabiltzen hasi garen tresna berriak, GJHen inguruan egindako jardunaldia eta beste erakundeekin egindako elkarlana, hala nola, UEU, FESABID…

Miren Barandiaran diruzainak kontuen berri eman zigun jarraian, 2021. urteko emaitzak eta urte honetarako aurrekontua modu zehatzean azaldu zigun. Bazkideen alta eta bajen emaitza positiboak ere aipatu ziren eta amaitzeko, erretiratuen kuota 0 €ra jaisteko proposamenaren aldeko argudioak partekatu ziren bertaratuekin.

Azalpenarekin amaitzeko, hautagaitza osatzen zuten kideek banan-banan aurkeztu zuten beren burua eta bertan zeuden bazkideei hitza eman zitzaien, behar zituzten galderak edota ekarpenak egin zitzaten. Aipatzekoa da zein eskertuta agertu ziren batzordeak egindako lanarekin, eta eskerrak eman nahiko genizkieke guk ere lanean jarraitzeko jasotako animoengatik.

Bozkatu beharreko puntu guztiek baietza lortu zuten aho batez, erretiratuen kuotaren murrizketari buruzkoak izan ezik, aldeko 31 eta kontrako 6 bozka jaso zituen.

Behin lana eginda, aspaldiko lagunak agurtzeko unea heldu zen, egun honetako unerik maitatuena.

Adeitasunez idazkari moduan agur esaten dizue, Yanira Diaz de Aranguizek

Datorren urterarte!