Archivo de la etiqueta: consejo

BAZKIDEEN KONTSULTAK ETA EKARPENAK

Azken hilabeteotan hainbat kontsulta jaso ditugu bulegoan. Aurten ere gehienak lanpostuetan eskatzen den profil profesionalari buruzko kontsultak izan dira, besteak beste, oposaketetan lanbideari dagokion lizentziatura aurrez titulazio moduan aurkeztu bada, gero merituetan ezin aurkezteak zenbait bazkiderengan sortu duen haserrea eta ezinegona jaso dugu.

Horrez gain, lan-poltsa batean izandako arazoak gora-behera, Euskadiko Liburuzainen Foro bat sortzeko proposamena luzatu duen bazkidearen mezua ere jaso dugu aurten, baita artxibo-programa gaurkotu baten gomendio-eske idatzi digun bazkidearena ere. 

Posta elektronikoz eta telefonoz iritsi zaizkigu denak. Iaz bezala, pandemia garaiak eraginda, ziurrenik, aurrez aurreko kontsultarik ez dugu izan. Hala ere, bulegoa zabalik dugu modu birtualean nahiz fisikoan. hala ere, aurrez aurreko hitzorduak telefonoz edo emailez eskatuta emango dira, soilik:

Lore Agirrezabal

Kudeatzailea