ALDEEk lanean jarraitzen du gure autonomia-erkidegoan Informazioko eta dokumentazioko graduko edo graduondoko ikasketen eskaintza egon dadin.
Hori dela eta, martxoaren amaieran inkesta bat egin zen gure elkartekideen artean, bai eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko profesionalen artean ere, informazioari eta dokumentazioari buruzko ikasketa espezifikoen eskaintza hipotetiko bati buruzko iritzia jasotzeko.
Inkesta horren 93 erantzun jaso ziren. Hauetatik, %93,5 ALDEE elkarteko bazkide zen.
Horietatik, %25,8ak 56 urte baino gehiago du, %34,4a 46 eta 55 urte bitartean daude, %28a 36 eta 45 urte bitartean, %10,8a 26 eta 35 urte bitartean eta soilik %1ak 25 urte baino gutxiago du.
Profesioarekin lotutako unibertsitate mailako ikasketak duten edo ez galderari erantzunez, ia erdiak ez du mota honetako ikasketarik, %44ak bibliotekonomia egin du, %32ak dokumentazioa eta %27ak artxibistika.
Ikasketak dituztenen artean, erdia baino gehiagok graduondoko bat egin du.
EAEn informazio eta dokumentazioari buruzko master profesionala eskainiko balitz, %55ak egingo luke eta %30ak ez. Beste %15ak, baldintzatuta (prezioa, zerbait motzagoa…) Beste batzuk ez lukete egingo, duten adinagatik.
Baietz erantzun dutenen artean, arrazoi batzuk hauek dira: EAEn ikasketa arautuak eskaintzeak lanbidearen aintzatespena ekarriko luke, ezagutzak eguneratzeko eta prestakuntza osatzeko, lanbidean urte askotako esperientzia izan arren, ikasketa homologatu batzuek ezagutzak indartuko lituzkete eta segurtasuna eskainiko lukete funtzioak betetzean.
Ezetz erantzun dutenen artean, adinagatik edo badutelako gaiari buruzko ikasketarik izan da ezetza.
Azkenik, sektore honetan urteetako eskarmentua izan arren, mota honetako ikasketak egingo lituzketen galderari, %61ak baietz erantzun dio eta %25ak ezetz.
Eva Alberdi. Lehendakariordea