Archivo de la etiqueta: eginzaleak

MAKER edo eginzale GEHIAGO NAHI DITUGU LIBURUTEGIETAN

Makers edo eginzale zerbitzuak deiturikoak aztertu eta ezagutu ditugu aurten Medialab Tabakalerako arduradunaren eskutik, Arantza Mariskalen eskutik, Eginzaleak liburutegian izeneko ikastaroan.

Medialab Tabakaleran egin genuen bi eguneko ikastaroa. Gure inguruan dugun medialab aktiboena eta handiena izango da Tabakalerakoa eta aukera ezin hobea izan zen guretzat egitasmoa bertatik bertara eta xehetasun guztiekin ezagutzeko. Bertan uneoro gertatzen zena ikusteko aukera ere izan genuen.

Ikastaroaren helburuetako bat bakoitzak bere egitasmoa irudikatu eta bere prototipoa sortzea izan zen eta talde-lanean aritu ziren egitasmo desberdinak lantzen.

Medialab goitik behera ezagutzeko aukera ere izan genuen, baita unean unean sortzen ziren jarduera espontaneoez gozatzeko ere.