Aurreko Berripaperean esaten genuen moduan, 2021ean Eusko Jaurlaritzak Aldeeri 30.000 €-ko diru laguntza ematea onartu zuen formazioaren inguruko ekimenetarako; abuztuan kobratu genuen lehen zatia (22.500 €) eta gainerakoa (7.500 €) datorren urtearen hasieran kobratzea espero dugu. 2022ari begira ere kopuru berdina jasotzea aurreikusten dugu.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oreka diru-laguntzetara ere aurkeztu gara aurten, ohikoa dugun moduan. 2021ean 8.784,55 € eta 2022an beste 8.784,55 € ematea onartu zuen Aldundiak. Urrian jaso genuen aurtengo urteari dagokion lehen zatia (5.270,73 €), eta bigarren zatia datorren urtearen lehen hilabeteetan jasoko dugula aurreikusten dugu.
Bestalde, FESABIDek 1.500 €-ko diru-laguntza emango digu “Retos de la Administración ante el RD 203/2021 y la transformación digital” jardunaldiaren antolaketagatik; datozen asteetan kobratzea espero dugu.
Miren Barandiaran
Diruzaina