Liburutegi Sarean lanean ari diren edo aritzeko asmoa duten profesionalentzako ikastaroa antolatu dugu aurten Euskadiko Liburutegi Zerbitzuko lankideekin elkarlanean: MARC21 formatuan katalogatzea.
Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta ohartu gara udal liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daudela formazio-mailari dagokionez. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, Sarean MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradunarekin.
Ikastaroa iragarri orduko harrera ezin hobea izan zuen eta, hasiera batean ezarri genuen 15 ikasleko muga gaindituta, 20 laguneko taldea onartu genuen. Ikastaroa Gasteizen egin genuen, Artium Museoko areto batean.
Dena dela, ikastaro honetarako itxaron-zerrendan hainbat lagun geratu dira eta datorren urtean, 2023an, berriro antolatzea erabaki dugu, horiei lehentasuna eskainiz. Datak aurrerago iragarriko ditugu.
Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izan zen ikastaro honen helburu nagusia.
Hori dela eta, aurten Baliabide jarraituen katalogazioa izeneko ikastaroa antolatu dugu Oihane Oliveri adituaren eskutik. Bereziki, dagoeneko katalogazioan lan egiten duten EIPSko profesionalei zuzendutako formazioa izan zen eta sakon aztertu eta eztabaidatu zituzten Oihane Oliverik ekarritako hainbat eta hainbat baliabide jarraituren adibide eta eredu. Hiru eguneko ikastaro hau Donostiako Haur Liburutegi Nagusian egin genuen.
El curso se impartió en una de las aulas de la Mediateka del Azkuna Zentroa.
Una vez más, hemos contado con la profesionalidad del experto en catalogación Amador Fernández, para impartir este curso sobre Clasificación Decimal Universal (CDU): descripción, estructura y aplicación.
Ha sido un curso donde hemos podido conocer al detalle la descripción, estructura y aplicación de un elemnto imprescindible en la catalogación bibliográfica.
Los alumnos han podido realizar un recorrido desde las tablas principales hasta los auxiliares comunes y las subdivisiones de auxiliares especiales.
Ha sido un curso donde las explicaciones teóricas han ido entrelazadas con la realización de ejercicios prácticos a modo de resolución individual o colectiva.
Un curso muy interesante que en 2022 se volverá a programar.
Artiumek eskainitako espazio zabala baliatu genuen.
Iaz bezala, oinarrizko katalogazio-ikastaroaren ondoren, maila aurreratuagoa duen beste ikastaro bat eskaini dugu, batez ere katalogatzen duten profesionalentzat.
Deskribapen bibliografikoko eremuak, gaiak, SHUa; autoritateak sortzea EISPren jarraibideen arabera; eta MARC21 formatuko etiketak, adierazleak eta azpieremu-kodeak ezagutzea izan dira ikastaro honen helburuak.
Estibalitz Zubiaur adituaren jarraibideak eta tutoretza izan dituzte ikasleek eta zuzenean katalogatu ahal izan dute eurentzat sortutako probatarako modulu bati esker. Hain zuzen, gerora ere Euskadiko Liburutegi Sarean diharduten profesionalentzat ezin egokiagoa da Zubiaurrekin harremanetan jartzea, bera baita Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko katalogazio arduraduna eta sareko katalogazio guztiak gainbegiratzen dituena eta zalantzak argitzen dituena.
Ikastaroa EIPSren jarraibide katalografikoak beren gain hartzen dituzten liburutegietako eta liburutegidun dokumentazio-zentroetako langileei zuzenduta egon da.
El mes de abril continuamos con un curso básico pero fundamental para acceder y trabajar en el ámbito de las bibliotecas. Nos referimos al curso de catalogación básica, que fue todo un éxito en 2020 y ha vuelto a serlo en 2021.
Este curso fue impartido por Amador Fernández, que está trabajando desde 2003 en actividades formativas en el ámbito de la catalogación de monografías. Además, es quien desde 2004 hasta la actualidad dirige e imparte el Curso de Auxiliar de Biblioteca organizado por el Centro Asociado UNED-Bergara. Todo ello garantiza un curso que nunca
falla y siempre viene bien si estas accediendo a la profesión o si necesitas
actualizar tus conocimientos.
El objetivo principal de este curso, como en años anteriores, fue el de dotar al alumnado de una serie de pautas catalográficas que le permita la identificación de la información bibliográfica y su idónea plasmación en el registro bibliográfico, lo que facilitará al usuario/a la correcta recuperación de la información.
Oinarrizko katalogazio-ikastaroaren ondoren, maila
aurreratuagoa duen beste ikastaro bat eskaini dugu, batez ere katalogatzen
duten profesionalentzat.
Ikasturte honetan, ikasleei katalogatzeko ezinbesteko
jarraibide orokorrak eta inprimaki modernoetarako zehaztutako jarraibide
espezifikoak helarazi nahi zitzaizkien, idazpen bibliografiko oso bat maila
gorenean eraikitzeko.
Ikastaroak iraun duen hiru egunetan, Euskadiko Irakurketa
Publikoko Sareak (EIPS) diseinatutako katalogazio-prozedura orokorren ezagutza
azpimarratu da, inprimaki modernoei aplikatzen zaizkienak (paperezkoak edo
elektronikoak). Horretarako, Baratz Taldearen laguntza izan dugu eta haiei
esker Absysnet programa erabili ahal izan dugu.
Lola Martinezek eman du ikastaroa, liburutegietan,
artxiboetan eta dokumentazioan ibilbide luzea egin duen profesionalak. Azken
urteetan Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza, Industria eta Kultura
sailetan lan egin du, Gasteizen, eta 2018tik dokumentalista da Memoriaren,
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Dokumentazio Zentroan
(Gogora), Bilbon.
Ikastaroa EIPSren jarraibide katalografikoak beren gain
hartzen dituzten liburutegietako eta liburutegidun dokumentazio-zentroetako
langileei zuzenduta egon da.
Koronabirusaren epidemiak eragindako azken murrizketak gorabehera, ikastaroa aurrez aurre egin ahal izan da prebentzio-neurri guztiak hartuta.
Nere ustez edozein lanbidetan egunean egotea garrantzitsua da. Lan egiteko moduak eta erabiltzen diren erremintak aldatuz doaz eta berrikuntza horiek jasotzeko bide egokia da ikastaroak egitea. Gainera, horrelakoetan gure egoeran dauden lankideekin egiten dugu topo eta horrek aukera ematen digu, aspaldiko lagunak ikusteaz gain, ideia eta iritzi desberdinak trukatzeko, zalantzak argitzeko eta hausnarketa interesgarriak egiteko. Are gehiago gure kasuan, sarean lan egiten baitugu, denon artean elikatzen dugun katalogoa izanik gure lanabesa. Horregatik, oso garrantzitsua da denok irizpide berberak erabiltzea dokumentuak katalogatzerakoan. Gainera, Irizpide horiek aldatuz doaz katalogoaren bertsioak aldatzen doazen heinean, eta informazio hori denoi iristea komenigarria da. Ikastaroak interesgarriak dira lana nola egin ikasi edo errepasatu eta erabilerarekin sortzen diren zalantzak argitzeko. Oso interesgarria iruditzen zait horrelako ikastaroak egitea. Uste dut sarriago egin beharko liratekeela. Oinarrizkoak dira gure lanerako. Eta ikastaroa egiten dugunok gero gure liburutegian katalogatzen duten beste kideei ikastaroan ikusitako aldaketa eta berrikuntzen berri eman beharko genieke. Gure lanbidean, nahiz eta denek ez izan aukera edo denbora katalogatzeko liburutegitik liburutegira alde handia baitago, denentzat ezinbestekoa da katalogoa erabiltzea. Horregatik, katalogoa ondo elikatzea garrantzitsua da. Zenbat eta informazio gehiago eta zehatzagoa bilatzeko aukera izan, orduan eta hobeto.
Oinarrizko katalogazio-ikastaroa funtsezkoa da profesional
askorentzat eta oraindik bidean diren beste askorentzat, batez ere,
liburutegien arloan lan egin ahal izateko.
Ikastaro hori Amador Fernandezek eman zuen. Fernandez 2003tik
ari da lanean monografiak katalogatzeko prestakuntza-jardueretan. Gainera,
2004tik gaur egun arte UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatutako
Liburutegiko Laguntzaile Ikastaroa zuzentzen eta ematen du.
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei jarraibide katalografiko batzuk ematea izan da, informazio bibliografikoa identifikatzeko eta idazpen/erregistro bibliografikoan egoki islatzeko, horrek erabiltzaileari informazioa behar bezala berreskuratzen lagunduko baitio.
ALDEE-k “Curso de catalogación básica” izeneko ikastaroa antolatuko zuela jakin nuenean bi aldiz pentsatu gabe apuntatu nintzen. Gure inguruan, ez da erraza katalogazioari buruzko ikastaro presentzialak aurkitzea eta benetan eskertzekoa da hau bezalako aukerak izatea. Bibliotekonomia kontuetan aritzen garenok, autoprestakuntzara behartuta gaude askotan eta Amador Fernández Pastor bezalako aditu baten azalpenak entzutea eta berari galderak egiteko aukera izatea oso atsegina izan da. Gainera, ikastaro laburra izan arren, eduki asko landu ditugu eta agerikoa da Amadorrek gure inguruko liburutegiak ezagutzen dituela eta bere azalpenak gure lanean, egunerokotasunean, aurkitu ahal ditugun eginkizunetara bideratu dituela. Horretaz aparte, ikastaro hau beste liburuzain asko ezagutzeko eta euren errealitate eta esperientziei buruz ikasteko aukera hobeezina izan da niretzat. Hurrengo ikastaroetan elkar ikustea espero dut!
Daniel Villacorta Maraval, ikaslea.
Asociación Vasca de Profesionales de Archivos, Bibliotecas y Centros de Documentación