ALDEEk Lanbide Profileko Lantaldea berraktibatu egin du, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegietako profesionalentzako araudi-proposamen bat egiteko helburu nagusiarekin.
Erregelamendu horrek teknikarien baldintzak arautzen ditu, baina oraindik ez dago, Euskadiko Liburutegien 11/2007 Legearen 24. artikuluan zehazten bada ere.
Plana egiteko, kualifikazioa, maila teknikoa eta funtzioak zehaztuko dira, eta kontuan hartuko dira hainbat autonomia-erkidegotan martxan dauden beste ekimen batzuk, Andaluzian eta Katalunian, esaterako.
Goyo Layana. Taldeko kidea