
Ikastaro honen helburua, besteak beste, marketinak dauzkan balioez eta gure lanerako eskaintzen dizkigun baliabideez jardun genuen, karga negatiboa kenduz eta begirada baikorragoa eskainiz, baita liburutegiek eta artxiboek komunitate bati balioa ematen dioten eta komunitate horrekiko harremanak sendotzen dituzten produktuak eta zerbitzuak sortuz dagoeneko marketina egiten dutela ohartaraziz ere. Beraz, marketin digitalaz aritu ginen, baina aspaldidanik liburutegi eta artxiboetan egiten den marketin “analogikoa” edo fisikoa alde batera utzi gabe.
Hasteko, online marketinari eta komunikazioari buruzko sarrera labur bat egin genuen (gure webgunea, blogak eta web posizionamendua aztertuz), diseinu-tresnak errepasatu genituen, kultura-enpresetako eraldaketa digitalaren hainbat adibide ikusi eta, azkenik, liburutegirako edo artxiborako gure Marketin Plana egin genuen.
Hori guztia Madrilen bizi den Ana Ordas kantabriarraren eskutik, zeinak esperientzia handia baitu liburutegietako eraldaketa digitaleko proiektuetan; liburutegiei ikusgarritasuna emateko eta parte-hartzea sustatzeko aplikatu beharreko munduen esploratzaile iraunkor gisa deskribatzen du bere burua.
Hau izan zen bigarren ikasturtea konfinamenduaren ondoren. Lehenago Kantabriako Anabad elkartea ahalegindu zen gaiari buruzko beste ikastaro bat antolatzen, baina bertan behera utzi behar izan zuten. Haiei lekukoa hartuz eta haiekin elkarlanean egin ahal izan du Aldeek. Zorionez, Ana Ordas Santanderren zegoen une horretan familiarekin, eta ez zuen arazorik izan Bilbora etortzeko. Prebentzio-neurri guztiekin, ikastaroa arrakastaz egin zen, eta guztiak oso eskertuta geratu ziren egindako ahaleginagatik.
Hemen entzin ditzakezue Ana Ordasek ikasturtea amaitzean emandako esker oneko hitzak:
https://www.instagram.com/p/CFZG9oBigdG/
Aurrez aurreko ikastaroak egitea osasuntsua iruditzen zait. Aurpegiak elkarri ikusi, zentzumenak erabili elkarrekin komunikatzeko… hori ezin da galdu. Eta ikuspegi profesionalari begiratzen badiogu, zer esanik ez. Ikastaro hau izan da egin dudan azkena eta bere ondorioak izan ditu. Geroztik liburutegian eskuartean dugun proiektu berri baten inguruko hedatze kanpaina birpentsatzen ari gara, baita beste hainbat arlotan komunikatzeko estrategiak aztertuko ditugu. Ausartago izateko arrazoi eta argumentuak eman dizkit ere. Zer gehiago eskatu? Agian bigarren zati bat egitea azkar ikusi genuen hainbat ataletan sakontzeko.
Raquel González Martín, ikaslea.