2022 Maiatza 18 Liburutegia | Mediateka
Guztira, 100 tituluz osatzen da dokumentuen zerrenda hori eta nahi duen orok egin dezake eskaera.
Gehiago irakurri: Baionako Mediatekak hainbat dokumentu ditu interesdunen esku uzteko
2022 Apirila 27
Informazio eta dokumentazio kudeatzaileen Gipuzkoako lehen hitzarmen kolektiborako akordioa sinatu dute GALDEk eta LAB sindikatuak. Hitzarmen hau aitzindaria da; EAEn eta Nafarroan ez dago halakorik, ezta Estatuan ere.
Gehiago irakurri: Gipuzkoako lan-hitzarmen kolektiboa sinatu dute GALDEk eta LABek
2022 Apirila 25
Apirilaren 7an, Madrilen FESABID txostena aurkeztu zen egunean, EAJko, PSE-EEko eta EH-Bilduko senatariekin bildu zen ALDEE eta Euskadiko Liburutegien Legeari buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Horren ostean, berriro gaia mahai gainean jartzeko, maiatzean ALDEE Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideekin bilduko da.
2022 Apirila 20
Joan den apirilaren 7an Senatuan egindako ekitaldian FESABIDek Oscar Arroyok idatzitako "Espainiako liburutegi-zerbitzu publikoak unibertsalizatzea" txostena aurkeztu zuen. Ekitaldi garrantzitsua izan zen liburutegi publikoek gizarteari eskain diezaioketen guztia azaltzeko balio izan baitzuen. ALDEE txosten horren aurkezpenean egon zen Madrilen eta EH Bildu, PSE-EE eta EAJ taldeetako senatariekin biltzeko aprobetxatu zuen FESABIDen azterketa aurkezteko eta Euskadiko Liburutegien Legeaz hitz egiteko. Egun hartan nabarmendutako ondorio nagusiak bildu ditugu hemen. Artikulu osoa www.fesabid.org web gunean duzue irakurgai.
Gehiago irakurri: Espainiako Senatuan izan da ALDEE eta Euskadiko hainbat ordezkarirekin bildu da
2022 Apirila 7 Liburutegia
Lola Martínez, ALDEEko Liburutegi Espezializatuen arloko arduradunak, apirilaren 1ean Madrilen egin zen Liburutegi Espezializatuen Lankidetzarako Batzorde Teknikoan hartu du parte.
2022 Apirila 5 Artxiboa | Beste | Dokumentazio zentroa
ALDEE eta Asmoz Fundazioaren arteko hitzarmenari esker, dokumentu eta artxiboen kudeaketaren arloko ikastaroetan %15eko deskontua dagokie ALDEEko bazkideei.
2022 Apirila 3 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Enpresa | Hemeroteka | Liburutegia | Mediateka
Gipuzkoako liburutegi eta artxiboetan lan egiten duten langileek lan hitzarmena izateko aurreakordioa sinatu dute, sektoreko lana aitortzeko eta duintzeko ezinbestekoa.
Gehiago irakurri: Gipuzkoako lan-hitzarmenaren aurreakordioa erdietsi dute
2022 Apirila 2 Elkartea
2022ko Ohiko Batzar Orokorrerako deia luzatzen dizuegu, aurtengoan Zuzendaritza Batzordeko kide berriak hauta daitezkeela gogoratuz. Batzarra 2022ko apirilaren 2an egingo da, larunbatarekin, Bilbon, IBAIONDOko Barrutiko Udaltegian (La Bolsa eraikinean) Pelota Kalea, 10. Batzar Orokorra goizeko 10:30ean lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean hasiko da.
2022 Martxoa 28 Elkartea
Zer edo zer egin behar duzu Apirilaren 2an eguerdi partean? Gurekin hitz egin nahi? Kontuan hartuta Bilboko 7 Kaleetan egongo garela... Zatoz gurekin bazkaltzera! Ohitura onak berreskuratuz, 2022ko Ohiko Batzar Orokorraren ostean bazkaria egingo dugu.
2022 Martxoa 16 Liburutegia
Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda (GJH30) ekintza-plan unibertsalarekin bat eginez, bertan aipatzen diren garapenerako faktoreetako bat informazioa eskuratzea dela aintzat hartuta, Euskadiko Liburutegi Zerbitzuak, ALDEE elkartearekin elkarlanean, jardunaldi profesionala antolatu du, martxoaren 16rako Euskadiko Artxibo Historikoan: "Sareko Liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat".