2023 Azaroa 25 Artxiboa | Dokumentazio zentroa
Ibon Idoiagak azaroaren 24ko jardunaldiari buruzko kronika egin digu euskaraz.
2023 Azaroa 24 Artxiboa
Jardunaldi interesgarri bat dugu esku artean datorren azaroaren 24rako: "Cómo difundimos nuestras colecciones fotográficas con todas las de la ley". Gasteizen egingo da, baina modu presentzialean ez ezik, streaming bidez jarraitzeko aukera ere izango da. Biak ala biak dohainik izango dira, baina izena eman beharko da aurrez.
Gehiago irakurri: Nola zabaldu beharko genituzke gure argazki-bildumak behar bezala
2023 Azaroa 22 Artxiboa
Donostiako Udal Artxiboko atal-buruak ALDEEra bidali duen idatzian salatzen duenez, Donostiako Udal Artxiboak beste hiru lokalekin partekatutako instalazioak oso egoera txarrean daude. Horrez gain, dokumentuak kudeatzeko politikari dagokionez, egoera ez dela hobea jakinarazten du. Jarraian, Belén Martínez Menéndez Udal Artxiboaren atal-buruak alkateari, alderdi politiko guztiei eta ALDEEri helarazitako idazkia idazkia irakur dezakezu.
Gehiago irakurri: Donostiako Udal Artxiboa oso egoera txarrean dagoela salatu dute
2023 Azaroa 18 Artxiboa
Aurtengo bigarren bisita profesionala azaroaren 17an egin dugu, Euskadiko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusira. Bertako arduradun Irune Zumalderen eskutik artxibo berri eta ikusgarri honen funtziondua eta tripak ezagutzeko aukera izan genuen.
Gehiago irakurri: Bisita profesionala Euskadiko Artxibo Orokorrera
2023 Azaroa 17 Liburutegia
Azaroaren 17ko Eusko Legebiltzarreko Kontroleko Osoko Bilkuran, Elkarrekin Podemos alderdiko legebiltzarkide Isabel Gonzalezek interpelazioen tartea baliatu du Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren eta bertako profesionalen egoerari buruz galdetzeko Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuari. Ondoren, ALDEEko zuzendaritzako kide diren Fernando Juarez eta Yanira Diaz de Aranguizek prentsaurrekoa eman dute elkarteak gaiaren inguruan duen iritzia azalduz.
Gehiago irakurri: Eusko Legebiltzarrean izan gara beste behin
2023 Urria 27 Artxiboa
Dokumentazio eta informazio digitalaren egungo eztanda-egoeran zeregin erabakigarria betetzen duen Comunidad de Prácticas VALORA proiektu profesionala sustatzeko helburuarekin antolatu du Valora Valencia jardunaldia Col·legi Oficial de Bibliotecaris i Documentalistes de la Comunitat Valenciana kolegioak.
Gehiago irakurri: Valora Valencia Jardunaldia egingo da urriaren 27an
2023 Urria 20 Liburutegia
Fernando Juarezek Iruñean egin zen Liburutegi Publikoen XI. Kongresu Nazionalari buruzko kronika egin digu, gazteleraz.
2023 Urria 18 Liburutegia
Dagoeneko argitaratu dute aurten Iruñean egingo den Liburutegien XI. Kongresu Nazioanaleko egitaraua. "Demokrazia eta europar politikak liburutegi publikoentzat" lelopean egingo da kongresua Baluarte Batzar Jauregian urriaren 18tik 20ra. Izen-ematea zabalik dago.
Gehiago irakurri: Liburutegien XI. Kongresu Nazioanala egingo da Iruñean urriaren 18tik 20ra
2023 Urria 3 Artxiboa | Dokumentazio zentroa
Records in Context gaiari buruzko ikastaroak oso harrera ona izan du: 22 lagunek eman dute izena, eta bertaratu zirenek oso balorazio onak egin dituzte. Bertan, eredu kontzeptualak, ontologiak, web semantikoa, deskribapen artxibistikorako arauak eta abar aipatu ziren.
2023 Iraila 13 Liburutegia
Beste behin, Estibalitz Zubiaur adituak eman zuen formazio hau eta oso erabilgarritzat jo zuten parte hartzaileek, oso ikastaro praktikoa izateaz gain, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoan lanean ari direnentzat oso baliagarria baita.