2023 Ekaina 6 Liburutegia
"Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia" tituluarekin emango da argitara eta ekainaren 6an aurkeztuko dugu Gonzalo Oyarzúnen liburuaren itzulpena Medialab Tabakaleran. Bertan izango dira egilea bera, euskarazko edizioaren azala sortu duen Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta hitzaurrea idatzi duen Iban Zaldua idazlea.
2023 Ekaina 6 Elkartea | Liburutegia
Gonzalo Oyarzún irakasle, aholkulari eta aditu txiletarrak idatzitako "La biblioteca imaginada, jardín para sembrar comunidades" liburua euskarara itzuli du ALDEE elkarteak: "Liburutegi imajinatua, komunitateak ereiteko lorategia".
2023 Ekaina 2 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Liburutegia | Mediateka
25 urte igaro dira JEIDak Euskadin azkenekoz egin zirenetik. 2000. urtean Euskalduna Jauregiak VII. edizioa hartu zuen eta gure etxean ekitaldia hartzeko esperientzia errepikatzeko zentzuzko denbora igaro dela iruditu zaigu. Beraz, hautagaitzarekin ekin genion lanari, eta lortu egin dugu. Oraingoan, ALDEEk Gasteiz aukeratu du, Europa Jauregia egoitza nagusitzat hartuta.
2023 Ekaina 1 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Elkartea | Liburutegia | Mediateka | Museoa
Granadan biltzeko deialdi honek berrehun bat partaideren bertaratzea lortu zuen eta partaide hauek elkarrekin aritzeko joera handia erakutsi zuten, bai lanerako eta baita jai girorako ere. Elisabet Mas bazkideak egin digu jardunaldi hauen kronika.
2023 Maiatza 8 Elkartea
Maiatzaren 6an Gasteizen egin genuen ohiko batzar orokorrean elkartearen 2022ko kontuak onartu genituen, aho batez. Horrez gain, 2023. urteko aurrekontua onartu genuen, aho batez hori ere. 95.785 €-ko aurrekontua izango dugu aurten. Kontuen xehatzeak Batzar Orokorreko mezuarekin bidalitako dokuemntuetan dituzue ikusgai.
2023 Maiatza 6
2023ko Ohiko Batzar Nagusirako deia luzatzen du ALDEEk. Batzarra maiatzaren 6an egingo da, larunbatarekin, BiBat Arkeologia Museoan, Vitoria-Gasteizen, goizeko 10:30etan lehen deialdian eta 11:00etan bigarrenean.
2023 Maiatza 6 Elkartea
Gasteizko Cube jatetxean elkartuko gara maiatzaren 6an, Batzar Orokorraren ostean
2023 Maiatza 6 Elkartea
Maiatzaren 6an egin da aurten urteko Batzar Orokorra, Vitora-Gasteizen, Bibat Arkeologia Museoan.
2023 Maiatza 5
Larunbatean, maiatzaren 6an, Batzar Orokorra dugu. Legeak hala agintzen du (eta beharrezkoa da), jakiteko zertan inbertitu ditugun ahaleginak eta diruak, eta zer egin nahi dugun datozen hamabi hilabeteetan.
2023 Apirila 23 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia
Urtero bezala, aurten ere, apirila liburuaren hilabete bihurtu da. Apirilaren 2an ospatu da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna eta apirilaren 23an izango da Liburuaren Nazioarteko Eguna. Urtero artista batek ilustratzen du Liburuaren Eguneko kartela, aurtengoa Ester García ilustratzaileak diseinatu du.