2023 Otsaila 7 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Enpresa
Iragan urtarrilaren 26an "Datuen garaiko dokumentu-kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala" izeneko jardunaldia egin genuen Gasteizen eta streaming bidez jarraitzeko aukera ere izan zen. Bada, orain, nahieran eta osorik ikusteko aukera duzu ALDEEren YouTube kanalean. Horrez gain, saio guztien material grafikoa ere eskura dezakezu hemen.
Gehiago irakurri: Ikusgai dago datuen garaiko dokumentu-kudeaketari buruzko jardunaldi osoa YouTuben
2023 Urtarrila 30 Artxiboa
Urtarrilaren 26an, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan honako jardunaldi hau egin zen: Datuen garaiko dokumentuen kudeaketa. Datasets-en balorazioa eta babes digitala. Jardunaldia Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren eta ALDEE elkartearen arteko lankidetza estuaren emaitza izan zen. Egunaren kronika egin digu Iñaki Miguel bazkide eta jardunaldiaren antolatzaileak gazteleraz.
Gehiago irakurri: Datuen aroko dokumentu-kudeaketari buruzko jardunaldia
2023 Urtarrila 26 Artxiboa
ALDEEk beti egin ohi du aurrez aurrekoaren aldeko apustua, kalitatean irabazteaz gain, gure esparruan lanean ari diren profesionalekin zuzenean harremanetan jartzeko modurik aberatsena dela uste dugulako. Jardunaldi honetan ere, uste dugu, benetan merezi duela bertan presentzialki egotea. Hala ere, gaiak duen garrantziaz ohartuta eta hizlarien maila aintzat hartuta, ahalik eta jende gehienak jarraitu ahal izatea nahiko genuke.
Gehiago irakurri: ONLINE ere jarraitu ahal izango da jardunaldi hau, aurrez izena emanda
2023 Urtarrila 12 Liburutegia
Urtarrilaren 15etik otsailaren 5era egingo da #1Lib#1Ref kanpainaren aurtengo lehen saioa. Kanpaina honek, urtean bitan, Wikipediako artikuluei falta zaizkien erreferentziak gehitzera gonbidatzen ditu mundu osoko liburuzainak, baita ezagutza askerako grina duen edonor ere.
2023 Urtarrila 11
Urtea hastearekin batera hainbat ikastarorekin eta jardunaldi interesgarri batekin osatu dugu 2023ko lehen seihilekoa. Zabaldu zure agenda eta hautatu gustuko dituzunak.
Gehiago irakurri: 2023ko uda bitartean ikas dezakezun guztia
2022 Abendua 23
2022 Azaroa 21 Liburutegia
Azaroaren 18an egin genuen "Euskadiko Liburutegiei buruzko Legeak 15 urte: geroa irudikatzen" izeneko jardunaldia Eusko Legebiltzarrean eta oraindik entzule, hizlari eta gonbidatuen esker ona jasotzen jarraitzen dugu. Esker ona da ALDEEri ere ateratzen zaiona, izan ere, harrera ezin hobea egin ziguten Eusko Legebiltzarrean eta horren adibide da hona ekarri nahi izan dugun kronika, jardunaldiaz Legebiltzarreko web gunean argitaratu duten kontakizuna.
Gehiago irakurri: Jardunaldiaren kronika Eusko Legebiltzarraren eskutik
2022 Urria 27 Artxiboa
Euskal Abertzaletasunaren Agiritegiak 30 urte beteko ditu 2022an. Urteurren hau ospatzeko, Sabino Arana Fundazioak eta ALDEEk jardunaldi bat antolatu dute urriaren 27rako “Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria” izenburupean, interesdun guztiei gai honen inguruko azken berriak ezagutzera emateko.
Gehiago irakurri: "Agiri historikoak gizarte garaikidean: Legea, Ondarea eta Memoria"
2022 Urria 14 Liburutegia
Potato talde arabar mitikoaren kantuak dioen bezala, azaroaren 18an Gasteizen, legeak egiten diren lekuan bertan, elkartuko gara Euskadiko Liburutegiei buruzko Legearen urtemugaren harira, hain zuzen, lege horrek urriaren 26an, hamabost urte beteko dituela gogoratzeko.
2022 Iraila 27 Dokumentazio zentroa
"Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" goiburuarekin egin ziren jardunaldiok iragan ekainaren 29an Eibarren, ASNABI eta Bilketa erakundearekin elkarlanean, UEUren Udako Ikastaroen barruan. Bertan parte hartu zuten hizlari gehienen hitaldiak eskuragarri daude orain UEUren web gunean.