Zuzenean edukira joan

Berriak

Udazkenerako ikastaro eskaintza zabala osatu dugu

Udazkenerako ikastaro eskaintza zabala osatu dugu

2021 Urria 18 Liburutegia | Mediateka

Udazkena hainbat ikastaroz, online jardunaldi batez eta ALDEEren urtemuga ospakizunarekin bete-betea datorkigu.

Gehiago irakurri: Udazkenerako ikastaro eskaintza zabala osatu dugu

Kontratazio publiko sozialki arduratsua

Kontratazio publiko sozialki arduratsua

2021 Urria 6 Artxiboa | Enpresa | Liburutegia | Mediateka | Museoa

ALDEE kezkatuta dago kontratazio-eredu berriek gure sektore profesionalean dituzten inplikazioengatik, gero eta protagonismo handiagoa baitute kanporatzeetan, eta inplikatutako eragile guztiekin elkarrizketa ezartzearen aldeko apustua egiten ari da, sozialki arduratsua den kontratazio publikoa errazteko. Gure gogoetak partekatzea merezi duela uste dugu, eta horregatik partekatzen dugu Thinkepi hau.

Gehiago irakurri: Kontratazio publiko sozialki arduratsua

ALDEEri elkarrizketa KulturklikPro web gunean

ALDEEri elkarrizketa KulturklikPro web gunean

2021 Iraila 7 Elkartea

Kulturklik, euskal kulturaren gune interaktiboan, ALDEEri egindako elkarrizketa argitaratu dute. Luze eta zabal jardun dugu elkartearen ibilbideaz eta aurrera begira ditugun erronkez.

Gehiago irakurri: ALDEEri elkarrizketa KulturklikPro web gunean

Egun mamitsu baten kronika

Egun mamitsu baten kronika

2021 Uztaila 26 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia

Uztaila UEUrekin zazpigarren aldiz antolatu dugun Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. bilkurarekin abiatu genuen. Aurten, gainera, ASNABI eta Baionako Mediateka-Bilketa Euskal Funtsen atariarekin elkarlanean egin dugu, euskararen lurralde guztietako ordezkariak batuz, “Euskal autoritateak finkatze bidean” goiburu hartuta. ASNABIko kide den Harkaitz Delgadok egin digu egun mamitsu haren laburpena eta hemen duzue irakurgai.

Gehiago irakurri: Egun mamitsu baten kronika

Informazio eta Dokumentazio ikasketak EAEn

Informazio eta Dokumentazio ikasketak EAEn

2021 Uztaila 23 Beste

ALDEEk lanean jarraitzen du gure autonomia-erkidegoan Informazio eta dokumentazio graduko edo graduondoko ikasketen eskaintza egon dadin. Hori dela eta, martxoaren amaieran inkesta bat egin zen gure elkartekideen artean, bai eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko profesionalen artean ere, informazioari eta dokumentazioari buruzko ikasketa espezifikoen eskaintza hipotetiko bati buruzko iritzia jasotzeko.

Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio ikasketak EAEn

'Maker spaces', teoriatik praktikara

'Maker spaces', teoriatik praktikara

2021 Uztaila 15 Liburutegia

Informaziorako sarbidearen paradigma-aldaketak liburutegien, artxiboen eta dokumentazio-zentroen sektore osoari eragiten dio. Hori dela eta, herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari den garaiotan, ezinbestekoa da sektoreko profesionalen artean ere begirada-aldaketa ematea.

Gehiago irakurri: 'Maker spaces', teoriatik praktikara

José Mari González Cámara, bere lan-kategoriaren degradazioaz

José Mari González Cámara, bere lan-kategoriaren degradazioaz

2021 Uztaila 13 Liburutegia

José Mari González Cámara Iruña Okako Udaleko funtzionarioa da, lanpostuen zerrendako administrari laguntzailearen eta nominako liburutegiko laguntzailearen kategorian. Lan egiten duen udalak lanpostuak baloratu ondoren, bere lan-kategoriaren degradazioa jasan du. Bere esperientzia kontatzen digu, gure inguruan gero eta ohikoagoa den praktika hori ikusarazteko asmoz.

Gehiago irakurri: José Mari González Cámara, bere lan-kategoriaren degradazioaz

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura

2021 Uztaila 1 Beste

Zazpigarren aldiz egingo da, UEUren Udako Ikastaroen baitan, Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen Bilkura. Aurten "Euskal autoritateak finkatze bidean" goiburu hartuta, uztailaren 1ean Eibarko Markeskoa Jauregian. Jardunaldia modu presentzialean egingo da, 10:00etan hasi eta 17:00ak arte.

Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VII. Bilkura

Berri-papera uda 2021

Berri-papera uda 2021

2021 Ekaina 30 Elkartea

Gehiago irakurri: Berri-papera uda 2021

3D bat daukagu liburutegian. Eta orain zer?

3D bat daukagu liburutegian. Eta orain zer?

2021 Ekaina 14 Liburutegia | Mediateka

ALDEEk 3D inprimaketarako hastapenak izeneko ikastaroa antolatu du (2021/06/22-23) Azkuna Zentroko Mediatekaren eta Santurtzi Makers elkartearen laguntzarekin. Izan ere, geroz eta gehiago dira 3D inpresora duten liburutegiak edo jartzeko aukera planteatzen ari direnak. ALDEEk bat egiten du horrelako erabaki baten aurrean profesionalek izan dezaketen jakin-min, zalantza eta kezka guztiekin. Aldatzeko, ausartzeko, probatzeko, eskatzeko eta emateko une egokian gaude, baita hausnartzeko momenturik onenean ere. Hori dela eta, Fernando Juarez ALDEEko presidenteak Thinkepi honetan bildutako gogoetaren zati bat partekatu nahi dugu zurekin.

Gehiago irakurri: 3D bat daukagu liburutegian. Eta orain zer?

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.