Zuzenean edukira joan

Berriak

Ramon Martin Suquiari elkarrizketa egin diogu argitaratu berri den Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen legeaz

Ramon Martin Suquiari elkarrizketa egin diogu argitaratu berri den Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen legeaz

2022 Uztaila 13 Artxiboa

Ekainaren 23an onartu eta uztailaren 13an argitaratu den Euskal Autonomia Erkidegoko Dokumentu-Kudeaketa Integralaren eta Dokumentu-ondarearen Legeaz aritu gara Ramon Martin Suquiarekin (Legazpi, Gipuzkoa, 1962), Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoaren arduradunarekin.

Gehiago irakurri: Ramon Martin Suquiari elkarrizketa egin diogu argitaratu berri den Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen legeaz

Berri-papera uda 2022

Berri-papera uda 2022

2022 Uztaila 5

Gehiago irakurri: Berri-papera uda 2022

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura

Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura

2022 Ekaina 29 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia | Mediateka

Ekainaren 29an egingo da Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura, "Liburutegi, artxibo eta atari digitalak: digitalizazioaren erronkak Euskal Herrian" lelopean. Bost hitzaldi izango dira aurten eta goizez egingo da, 9:00etatik 14:00etara. Gurekin izango dira Mikel Aizpuru, Marie-Andrée Ouret, Martín Jesús Saragueta, Jone Arroitajauregi eta Idoia Iriondo. Bakoitzak bere proiektua aurkeztuko digu egungo erronkei aurre egiteko zein bide hautatu duten azalduz.

Gehiago irakurri: Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen VIII. Bilkura

Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea onartu da

Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea onartu da

2022 Ekaina 23 Artxiboa | Dokumentazio zentroa

Onartu berri da ekainaren 23ko Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea.

Gehiago irakurri: Euskadiko dokumentu-kudeaketa integralaren eta dokumentu-ondarearen Legea onartu da

Sektorearen eskaera Eusko Legebiltzarrera heldu da

Sektorearen eskaera Eusko Legebiltzarrera heldu da

2022 Ekaina 16 Artxiboa | Dokumentazio zentroa | Liburutegia

Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean argazki honekin jarri genion ginga jardunaldiari. 'Protokoloa hautsi dugu' (horretarako daude) eta denak elkartu ditugu. Aitortu ziguten behin bakarrik egin dutela hori, parlamentu bat zapaltzen zuen lehen aldia zela esan zien pertsona batekin. Guretzat ez zen lehen aldia, baina ilusioa ere egiten zigun. Asko gustatzen zaigu argazki hau, ALDEEn lortu nahi duguna islatzen baitu: zubiak eraikitzea, elkarguneak bilatzea, liburutegiaren alde ahaleginak batzea.

Gehiago irakurri: Sektorearen eskaera Eusko Legebiltzarrera heldu da

Agerraldia dugu Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean

Agerraldia dugu Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean

2022 Ekaina 15 Liburutegia

Ekainaren 15ean Fernando Juarez eta Yanira Diaz de Aranguiz ALDEEko kideek agerraldia izango dute Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean. ALDEEren izenean, gure kezka azaldu nahi diogu Kultura Batzordeari Euskadiko Liburutegi Legearen artikuluen garapen ezarengatik eta Liburutegien Aholku Batzordea kontsulta-organo teknikoaren eraginkortasun faltagatik.

Gehiago irakurri: Agerraldia dugu Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordean

GJHen inguruko ildoak liburutegian garatzeko lan-talde berria sortu da

GJHen inguruko ildoak liburutegian garatzeko lan-talde berria sortu da

2022 Maiatza 25 Liburutegia

"Sareko Liburutegiak Garapen Jasangarrirako Helburuekin bat jardunaldian" bost lan-arlo zabaldu ziren eta lan-taldeak sortzeko konpromisoa hartu zen. Oraingoz, lan-talde horietako bat ari da lanean, Alicia Sellesek (FESABID) koordinatuta. Lan-tadea Iurretako, Hernaniko, HABEko, Ermuko, Lekeitioko, Lasarteko, Elgoibarko, Durangoko, Turtziozko eta Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko liburutegietako ordezkariek, ALDEEk eta Liburutegi Zerbitzuko langileek osatzen dute.

Gehiago irakurri: GJHen inguruko ildoak liburutegian garatzeko lan-talde berria sortu da

Baionako Mediatekak hainbat dokumentu ditu interesdunen esku uzteko

Baionako Mediatekak hainbat dokumentu ditu interesdunen esku uzteko

2022 Maiatza 18 Liburutegia | Mediateka

Guztira, 100 tituluz osatzen da dokumentuen zerrenda hori eta nahi duen orok egin dezake eskaera.

Gehiago irakurri: Baionako Mediatekak hainbat dokumentu ditu interesdunen esku uzteko

Gipuzkoako lan-hitzarmen kolektiboa sinatu dute GALDEk eta LABek

Gipuzkoako lan-hitzarmen kolektiboa sinatu dute GALDEk eta LABek

2022 Apirila 27

Informazio eta dokumentazio kudeatzaileen Gipuzkoako lehen hitzarmen kolektiborako akordioa sinatu dute GALDEk eta LAB sindikatuak. Hitzarmen hau aitzindaria da; EAEn eta Nafarroan ez dago halakorik, ezta Estatuan ere.

Gehiago irakurri: Gipuzkoako lan-hitzarmen kolektiboa sinatu dute GALDEk eta LABek

Euskadiko Liburutegien Legeaz hitz egiteko bilduko gara Parlamentuko Kultura Batzordearekin

Euskadiko Liburutegien Legeaz hitz egiteko bilduko gara Parlamentuko Kultura Batzordearekin

2022 Apirila 25

Apirilaren 7an, Madrilen FESABID txostena aurkeztu zen egunean, EAJko, PSE-EEko eta EH-Bilduko senatariekin bildu zen ALDEE eta Euskadiko Liburutegien Legeari buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Horren ostean, berriro gaia mahai gainean jartzeko, maiatzean ALDEE Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideekin bilduko da.

Gehiago irakurri: Euskadiko Liburutegien Legeaz hitz egiteko bilduko gara Parlamentuko Kultura Batzordearekin

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.