Zuzenean edukira joan

Dirulaguntzei buruzko informazioa

Mota
Kudeaketa ekonomikoa. Diru-laguntzak
Data
2023 Maiatza 8

Maiatzaren 6an Gasteizen egin genuen ohiko batzar orokorrean elkartearen 2022ko kontuak onartu genituen, aho batez. Horrez gain, 2023. urteko aurrekontua onartu genuen, aho batez hori ere. 95.785 €-ko aurrekontua izango dugu aurten. Kontuen xehatzeak Batzar Orokorreko mezuarekin bidalitako dokuemntuetan dituzue ikusgai.

2022an Aldeek 40.206,23 €-ko dirulaguntzak jaso ditu. Atal nagusia Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzari dagokio: 30.000 €, prestakuntza ekimenetarako eta sektorearen profesionalizazioa lantzeko. Ondoren dator Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza: 8.706,23 €, Oreka programaren barruan. Azkenik, FESABIDek emandako 1.500 €-ak aipatu behar ditugu, “Geroa irudikatzen” jardunaldia finantzatzen laguntzeko.
Bazkideen kuotei dagokienez, 30.219,50 € jaso ditugu guztira, 24.019,50 € norbanakoen atalean, eta 6.200 € erakundeen atalean.

2023ko BATZAR OROKORREAN HARTUTAKO ERABAKI EKONOMIKOAK

2022ko KONTUAK

Maiatzaren 6an Gasteizen egin genuen ohiko batzar orokorrean elkartearen 2022ko kontuak onartu genituen, aho batez. Ekitaldiko emaitza ekonomikoa 8.980,83 €-koa izan zen. Informazio guztia Batzar Orokorreko mezuarekin bidalitako dokumentuetan duzue irakurgai.

2023ko AURREKONTUA

Batzarrean, bestalde, 2023. urteko aurrekontua onartu genuen, aho batez hori ere. 95.785 €-ko aurrekontua izango dugu aurten. Aurrekontuaren xehatzea Batzar Orokorreko mezuarekin bidalitako dokuemntuetan duzue ikusgai.

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.