Zuzenean edukira joan

Gipuzkoako lan-hitzarmenaren aurreakordioa erdietsi dute

Mota
Legeria
Data
2022 Apirila 3

Gipuzkoako liburutegi eta artxiboetan lan egiten duten langileek lan hitzarmena izateko aurreakordioa sinatu dute, sektoreko lana aitortzeko eta duintzeko ezinbestekoa.

Informazioa eta dokumentazioaren kudeatzaileen Gipuzkoako lehen hitzarmen kolektiborako aurreakordioa sinatu dute GALDEk eta LAB sindikatuak. Hitzarmen hau aitzindaria izango da, EAEn eta Nafarroan ez dago halakorik, ezta Estatuan ere.

ALDEEk 2019ko UEUko Jardunaldietan bota zuen lehen harria eta hark bere bidea egin du. 2019ko Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen V. Bilkurako gaia hauxe izan zen: Liburutegi eta artxiboak: funtzionaritzatik haratagoko kontratazio markoa. Nolakoa da etorkizuna?

Jardunaldi hartan sektoreko langile eta enpresaburuek bat egin zuten, soluzioak bilatzeko beharraz asko eztabaidatu zen eta, harrez gero, ALDEEk fitxak mugitzen jarraitu du.

Orain arte, sektoreko erreferentziazko hitzarmenik ezean, hainbat hitzarmen desberdin aplikatu diete sektoreko langileei, eta honek langileen arteko arrakala eta prekaritatea areagotu besterik ez du egin. Hori dela eta, 2021eko abenduan, LABek negoziazio mahaira deitu zituen sektorea ordezkatzen duten enpresa eta sindikatuak, sektorea prekaritatetik urrundu eta lan baldintzak duinduko dituen hitzarmena lortzeko asmotan. 

Gipuzkoako liburutegi eta artxiboetako langileei eragingo dien hitzarmen honek, 2023 urtera arteko iraunaldia izango du. Hitzarmen berririk negoziatu ezean, iraunaldia bermatuta izango duen hitzarmena da. 

Gutxienezko eduki hauek barneratuko dituen hitzarmena sinatuko dute:

Lanbidearen profesionaltasunabermatuko duen lan kategorien mailaketa bat jasoko da. Lan teknikoei dagokien garrantzia emanez.

  • Langileen funtzioetan edo egin beharreko lanetan oinarrituko den lan kategoria behar du izan. Funtzio horiek bete ahal izateko, gutxienezko gaitasun akademiko eta lan esperientzia finkatuz.
  • Lan kategorien arteko barne promozioa ahalbideratzea, lan esperientziak ematen duen jakinduriaren bidez.

Lan kategorien araberako soldaten erregulazioa. Langile guztien egoera hobetuko duena, sektore honetan lan egiten duen langile ororen, gutxieneko urteko soldata 22.260 eurotan finkatzen da, hau da, gutxieneko soldata kategoria baxuenetako langileentzat 1.484 euro gordin hilabetean izango da (15 ordain saritan). Sektoreko langileen soldata bataz beste %20an igoko da. 

Horrez gain, 

  • Langilearen erosteko ahalmena gutxituko ez duen KPI-ren araberako urteroko soldata igoera bermatuko da. 2022an KPI eta 2023an, KPI+ 0,75 igoera hitzartuko da. 
  • Bestelako plusak: antzinatasun plusa, koordinazio plusa eta garraio plusa ere zehaztuko dira. 

Langileen osasuna lehenetsiko duena:

  • Mediku baja guztiak osasun publikoaren bidez kudeatuko dira, mutualitateen partaidetza alboratuz.
  • Baja mediku guztiak, lehengo egunetik, soldataren %100an ordainduko dira. 
  • Urteroko mediku azterketaz gain, doako azterketa ginekologikoak adostuko dira. 
  • Egonkortze laboralahelburu izaki, kontratazio mugagabea eta langileen subrogazioa bermatuko dira.

Kontziliazioa erraztuko duten neurriak jasoko dira:

  • 35 orduko lan asteak (1.592 ordu urtean).
  • 33 egun naturaleko oporrak.
  • Ordaindutako lizentzia edo lan baimenen zabaltzea, zaintzari behar duen zentraltasuna emanez.

Eta horiez gain, euskaraz lan egitea lehenetsiko duen hitzarmena izango da, euskara hutsean lan egiten ez duten enpresetan derrigorrezkoa izango dute Euskara Plana negoziatzea eta garatzea.

 

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.