Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura
- Mota
- Gertakariak. Jardunaldi eta Topaketak
- Data
- 2023 Ekaina 30
"Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak" goiburu hartuta egingo da aurten, ekainaren 30ean, ostiralarekin, Eibarko Markeskoa Jauregian. Jardunaldia modu presentzialean egingo da, 09:00etan hasi eta 14:00ak arte. Izen-ematea zabalik dago.
Ohi bezala, aurten ere egitarau zabala osatu du UEUk Udako Ikastaroen barruan. ALDEEk, azken urteetan egin duen moduan, jardunaldia antolatu du UEU eta Baionako Mediateka-Bilketa Euskal Funtsen Atariarekin elkarlanean.
Hortaz, Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura egingo da aurten, Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak goiburu hartuta. Ekainaren 30ean izango da, ostiralarekin, Eibarko Markeskoa Jauregian. Jardunaldia modu presentzialean egingo da, 09:00etan hasi eta 14:00ak arte.
Liburutegi espezializatuak
Jardunaldiaren helburua Euskal Herrian gai espezifikoen inguruan sortutako hainbat liburutegiren lana eta haien garrantzia ezagutzera ematea da.
Izan ere, dozenaka dokumentazio-zentro eta liburutegi espezializatu daude Euskal Herrian. Horietako asko ezezagunak dira, bai gizartean oro har, bai sektoreko profesionalen artean ere.
Espezializazioaz gain, aniztasuna da ezaugarri nagusietako bat: gaiak eta erabiltzaileek baldintzatzen dituzte zentro eta liburutegi hauen zerbitzuak eta lan teknikoak. Kasu batzuetan, zerbitzuak hain dira espezializatuak eta espezifikoak, ezen zerbitzu horiek eskaintzen dituzten zentroak eta liburutegiak bakartzat eta ordezkaezintzat jo baitaitezke.
Helburuak:
- Profil profesional espezializatuak ikusaraztea.
- Dokumentazio zentro eta liburutegi espezializatuen adibideak aurkeztea eta profesionalak saretzea.
- Espezializazioak berarekin dakartzan lan prozeduren berri ematea,
- Dokumentazio zentro eta liburutegi espezializatuek dituzten ezaugarriak, zailtasunak eta erronkak azaleratzea.
Nori zuzendua:
Informazioaren eta dokumentazioaren arloan lanean diharduen oro: liburuzain, artxibozain, dokumentalista...
Egitaraua:
8:45-9:00: Harrera eta dokumentazio banaketa
9:00-9:15: Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
- Aitor Bengoetxea Alkorta, UEUko zuzendaria.
- Oskia Agirre Orbegozo, ALDEE.
9:15-10:00: SIIS, Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuaren Dokumentazio Zentroa.
10:00-10:45: Zertan datza ospitaleko liburutegi bateko lana?
- Eukene Ansuategi Zengotitabengoa. Dokumentazioan lizentziatua (Salamancako Unibertsitatean). Donostia Unibertsitate Ospitaleko Liburutegia. ORCID: 0000-0002-0400-0679
10:45-11:15: Sagarraren eta Sagardoaren Dokumentazio Zentroa.
11:15-11:45: Atsedenaldia
11:45-12:30: Zikloteka, Bizikletaren Dokumentazio Zentroa.
- Jose Mª Hernández. Zientzia Geologikoetan doktore Euskal Herriko Unibertsitatean eta Ingurumen Kudeaketan Masterra Malagako Ikerkuntza Ekologikoen Institutuan. Cristina Enea Fundazioko Zuzendari-Gerentea @Zikloteka
12:30-13:15: IKAS Pedagogia Zentroaren Dokumentazio Zentroa.
- Elise Dilet. Hezkuntza Zientziak (lizenzia) eta lehen mailan irakaslea izateko diploma (CRPE). IKAS Pedagogia Zentroaren Dokumentazio Zentroa.
13:15-14:00: Galderak eta eztabaidarako tartea14:00: Bazkaria (aukeran)
Izen-ematea: maiatzaren 8tik ekainaren 26ra
Ordu kopurua: 5 ordu
Matrikula-prezioa: Orokorra: 10,00 €. Ikasle, langabe eta erretiratuak: 10,00 €. UEUko bazkideak: 10,00 €
Matrikulaziorako argibideak:
- UEUren web gunean sartu, "Matrikulatu" aukera sakatu eta han agertutako zaizun fitxa bete.
- Matrikula-orria bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zure posta elektronikoan, matrikularen eta ordainketaren inguruko argibideekin.
- Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat izan da. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943821426, i.iciar@ueu.eus, (Irati).
- Hemen UEUren matrikulazio-araudi orokorra.
**BAZKARIA
Jardunaldian elkarrekin bazkaltzeko aukera egongo da. Matrikula egiterakoan eman izena (ezinbestekoa izango da aurretik izen ematea).