Zuzenean edukira joan

Zure kideekin bazkaldu nahi duzu?

Mota
ALDEE. Bazkideak
Data
2023 Maiatza 6

Gasteizko Cube jatetxean elkartuko gara maiatzaren 6an, Batzar Orokorraren ostean

Dakizun bezala, larunbatean, maiatzaren 6an, Batzar Orokorra dugu.
Fernando Juarezek, ALDEEko presidente den aldetik, jakinarazi zuen ez garela luzamendutan galduko. Hortaz laburra izango da batzarra, aperitiboak, janaria eta lagunen arteko elkarrizketak zain izango ditugulako gero.
Hain zuzen, aperitiboaren ostean, Artium Museoan dagoen Cube jatetxean bilduko gara bazkaltzera eta berriketan jarraitzera.
Batzarraren ondoren, ALDEEko zure kideekin bazkaltzera etorri nahi baduzu, jakinarazi maiatzaren 5a baino lehen telefonoz deituta (605715007) edo emailez (aldee@aldee.eus).
Gauza mordo bat izango ditugu kontatzeko, eztabaidatzeko, irudikatzeko, amesteko...
Mereziko du!
Zure zain izango gara!

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.