2022 Urria 3 - 2022 Azaroa 5 Ikastaroak
Egina
Online ikastaro berria antolatu dugu udazkenerako: "Liburutegietako erabiltzaileentzako arretaren kudeaketa: Erabiltzailearekin komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa izateko jarraibideak eta prozedurak. Erabiltzailearekiko komunikazioan gatazkak konpontzea". Online ikastaro hau Francisco Javier Garcia Gomez aditu eta irakasleak emango du. 40 eskola-orduko ikastaroa izango da eta, besteak beste, gure zerbitzuak nola egokitu aztertuko da, erabiltzaile bakoitza behar bezala artatu ahal izateko.
Gehiago irakurri: Liburutegietako erabiltzaileentzako arretaren kudeaketa
2022 Ekaina 13 - 2022 Ekaina 15 Ikastaroak
Egina
Euskadiko Liburutegi Publikoen Sareko liburutegietan ematen diren pertsonal-aldaketek eraginda, etengabe jende berria sartzen ari da Liburutegi Sarean eta gure liburutegietan langileen artean desberdintasun handiak daude formazio-mailan. Egoera hori gainditzen hasteko asmoarekin, Sarean MARC21 formatuan katalogatzeko oinarrizko ikastaroa eskaintzea erabaki dugu Estibalitz Zubiaur adituarekin, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko Katalogazio arduradunarekin.
2022 Ekaina 10 - 2022 Ekaina 10 Bisita profesionalak
Egina
Urtebeteko etenaren ostean, berriro hasi gara bazkideentzako bisita profesionalak antolatzen. Udaberrian izango da lehenengoa: ekainaren 10ean, Errenteriako Lekuona Fabrika ezagutzeko aukera izango dugu. Izen-ematea apirilaren 25ean zabalduko da.
2022 Maiatza 4 - 2022 Maiatza 6 Ikastaroak
Egina
Katalogazioari dagokionez, gutxitan sakondu izan dugu baliabide jarraituen katalogazioan eta, ALDEEn uste dugu, benetan beharrezkoa dela lan hauetan ari diren profesionalek horren inguruko ezagutza izatea, batez ere, sarean lan egiten dutenen artean. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko arauei jarraituz, baliabide jarraituak nola katalogatu behar diren ezagutzea izango da ikastaro honen helburu nagusia. Hori dela eta, EIPSeko liburutegietako profesionalentzat eta liburutegietan lan egiteko prestatzen ari direnentzat formazio-saio interesgarria izango da.
2022 Martxoa 17 - 2022 Martxoa 18 Ikastaroak
Egina
Herritarren eta liburutegien arteko harremana aldatzen ari da. Isiltasun eta irakurketa zerbitzu/espaziotik haratago, era praktikoan gauzak ikasteko aukerak eskaintzen dituen zerbitzuak dira egun liburutegi asko. Elkar topatu eta elkarrekin egoteko lekua, proiektuak elkarrekin aurrera eramateko plaza, tresnak eta teknologiak erabiltzen ikasteko zerbitzuak… ere badira liburutegiak. Bainan hau nola pentsatu, landu eta antolatu daiteke? Zer behar da? Nola eraman dezaket aurrera? Modu ezberdinak egon badaude ere, Medialab Tabakaleraren ezagutza eta esperientzia azalduz liburutegi bakoitzak bere proiektua definitzeko lantegi praktikoa proposatzen dugu.
2022 Otsaila 17 - 2022 Otsaila 17 Ikastaroak
Egina
Maiz ahazten dugu gure edukiak, gure funtsak, ez dituela beste inork ezagutzen guk baino hobe. Liburutegi, dokumentazio-zentro eta artxibo interesgarrienak ere nekez egingo zaizkio erakargarri erabiltzaileari, bertan eskuragarri duena ezagutzen ez badu, ikusten ez badu, bidea tentagarri egiten ez bazaio, ezustean harrapatzen ez badugu... Nola egin dezakegu hori? Bada, ate-atetik hasita, gure sarrerak erakusleiho bihurtuz. Nola egiten den hori? Bada, Meritxell Trullas aditu katalanak eskainiko digun lau orduko online ikastaro interesgarri honetan izena-eman eta bere aholkuak jarraituz. OHARRA: ikastaro honetako izen-emeta beteta dago.
2022 Otsaila 1 - 2022 Otsaila 3 Ikastaroak
Egina
2021ean izan zuen arrakasta ikusita, ikastaro hau berriro eskaintzea erabaki dugu. Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplikatu ahal izango dituzten zenbait jarraibide ematea da, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, kasurik ohikoenetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) behar bezala erabiltzea eta erregistro bibliografikoan behar bezala islatzea ahalbidetzeko.
Gehiago irakurri: Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa
2021 Azaroa 27 - 2021 Azaroa 27 Ikastaroak
Egina
Jarduera batzuetarako bilduma edo funts bat eraikitzeko orduan kontuan hartu beharreko irizpideei buruz hausnartzea liburuzainen praktikaren funtsezko alderdietako bat izan beharko litzateke. Egunerokotasunak erakusten digu kasu askotan hautaketa bat eraiki aurreko hausnarketa hori ez dela existitzen (askotan prestakuntza edo baliabide faltagatik), eta existitzea lortzen badu, beti alde batera uzten dituela irizpide literarioak edo estetikoak irizpide ekonomikoetan edo moraletan zentratzeko.
Gehiago irakurri: Bukatzen ez den soka: haurtzaroa, literatura eta aukeraketa
2021 Azaroa 20 - 2021 Azaroa 20 Hitzaldiak
Egina
Azaroaren 20an batuko gara Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi-aretoan. Bertan, ALDEEk euskarara itzuli duen Robert J. Glushko-ren 'Antolatzearen diziplina' ('The discipline of organizing') liburuaren edukiaz eta gaiak eragindako hausnarketez ariko da Tomás Saorín, Murtziako Unibertsitateko Komunikazio eta Dokumentazio fakultateko irakaslea eta Dokumentazioan doktorea. Fernando Juarez izango du solaskide, Muskizko liburuzaina, ALDEEko presidentea eta liburu honen euskarazko itzulpenaren sustatzaile nagusia.
Gehiago irakurri: ALDEEren 30+1 urtemuga ekitaldirako izen-ematea
2021 Azaroa 15 - 2021 Azaroa 17 Ikastaroak
Egina
Ikastaro honen helburu nagusia ikasleei liburutegi batean egiten duten eguneroko lanean aplikatu ahal izango dituzten zenbait jarraibide ematea da, oinarri sendo eta funtsatu bat sortzeko, kasurik ohikoenetan Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU) behar bezala erabiltzea eta erregistro bibliografikoan behar bezala islatzea ahalbidetzeko.
Gehiago irakurri: Sailkapen Hamartar Unibertsala (SHU): deskribapena, egitura eta aplikazioa