Egina
Maldita.es Fundazioaren eskutik, ALDEEk, BAMAD Galiziak eta Kanariar Uharteetako ByD elkarteek elkarlanean antolatu dugu online ikastaro hau: 'Alfabetatze mediatikoa eta desinformazioa'. Ikastaro hau Maldita.es-ek ematen du, eta informazioaren eta dokumentazioaren arloko profesionalak trebatzera bideratuta dago, alfabetatze mediatikoa erabiltzaileei helarazteko, batez ere adinekoei eta gazteei. Ikastaro hau hiru elkarteetako bazkideek (izena emateko lehen fasean) eta FESABIDeko kide diren elkarteetakoek (matrikulatzeko bigarren fasean) bakarrik egin ahal izango dute, doan. Izen-ematea urtarrilaren 23an irekiko da hiru elkarte antolatzaileetako bazkideentzat.
ASTEARTEA ETA OSTEGUNA (2023ko martxoa)
18:30 - 19:00 Kasuen aurkezpena
19:00 - 20:00: Edukiak, galderak, azalpenak, hausnarketak, eztabaida
ONLINE: ZOOM
Maldita.es Fundazioak arrakala digitalari eta desinformazioari aurre egitea du lehentasun. Horretarako, ezinbestekoa da kolektibo kaltebera guztiekin harremanetan daudenek gure eguneroko bizitzan teknologia erabiltzearekin lotutako arriskuak identifikatzea eta erakustea. Ikastaro hau bereziki Informazioaren eta Dokumentazioaren profesionalentzat diseinatuta dago.
Hain zuzen, gure esparrurako duen interesagatik, hiru elkarteren artean antolatzea erabaki dugu: Asociación de Bibliotecarios/as y Documentalistas de Canarias (ByD Canarias); Asociación de Profesionais dos Arquivos, Bibliotecas, Museos e Centros de Documentación de Galicia (BAMAD Galicia) eta ALDEE. Ikastaroa doan emango du Maldita.es-ek, eta Informazioko eta Dokumentazioko profesionalak trebatzea du helburu, alfabetatze mediatikoa erabiltzaileei helaraz diezaieten, bereziki adinekoei eta gazteei.
HELBURUAK
Teknologia, oztopo bat izan beharrean, gaurkotasunarekin eta belaunaldi berriekin lotuko gaituen tresna bihurtzea da formazio honen helburua, modu horretan lortuko baitugu alfabetatze mediatikoa gizarte osora iritsaraztea.
Azken bi saioek, ikastaroan parte hartzen dutenei, gerora bi tailer jakin emateko gaitasuna emango diete eta horretarako sekuentzia didaktikoa eta materialak jasoko dituzte.
Ikastaroaren edukiak online egongo dira eskuragarri: saio bakoitzaren material osagarria bideo edo irakurketa garrantzitsuetarako estekak, infografia espezifikoak eta material didaktiko lagungarria erraz erreproduzitu daitezkeen jolas eta dinamika gisa.
IZEN-EMATEAK:
ONLINE SAIOAK: ZOOM
ASTEARTEA ETA OSTEGUNA (2023ko martxoa)
18:30 - 19:00 Kasuen aurkezpena
19:00 - 20:00: Edukiak, galderak, azalpenak, hausnarketak, eztabaida
MATERIALAK: bideoak, irakurgaiak, infografiak, lantegiak, jolasak…
EGITARAUA
Martxoak 7, asteartea
1- WhatsApp eta Sare Sozialak: GEZURRAK
Martxoak 9, osteguna
2- Iruzurra mugikorraren bidez: PHISHING
Martxoak 14, asteartea
3- Gazteak eta desinformazioa
Martxoak 16, osteguna
4- Nola topatu informazio fidagarria
Martxoak 21, asteartea
5- GAZTEENTZAKO LANTEGIA
Martxoak 23, osteguna
6- HELDUENTZAKO LANTEGIA
Programa jeitsi