Egina
Ostirala 19: 14:00 - 19:00
Larunbata 20: 09:00 -14:00
Arabako Artxibo Historiko Probintziala
Zumaquera pasalekua, 21 (Vitoria-Gasteiz)
Angélica Soleiman (Nafarroako Unibertsitatea)
“Jatorrizko argazkiak digitalizaziorako prestatzea” izeneko tailerraren asmoa da aztertzea, besteak beste, digitalizazioa justifikatzen duten arrazoiak eta artxiboetan eta bildumetan ohikoen diren prozesu fotografikoen arazo espezifikoak, eta baloraziorako jarraibideak eta digitalizazioaren prozesuaren aurretik eta ondoren gomendagarri diren zenbait gauza proposatzea. Bukatzeko, denen artean fitxa eredu bat sortuko da prozesu honetarako beharrezkoak diren datu guztiekin (metadatuak, softwarea, firmwarea, etab.), kontuan izanda aitzindari diren beste ekimen batzuk, esaterako SEPIADES.
Digitalizatzeko arrazoiak. Aurretiazko esperientziak. Zergatik eta noiz komeni den jatorrizko argazkiak digitalizatzea. Digitalizazioaren alde onak eta txarrak erakunde motaren eta bildumaren arabera.
Digitalizazio prozesuan jatorrizkoak kontserbatzeko jarraibideak: balorazioa, eta digitalizazioaren aurretik eta ondoren komeni diren gauza batzuk. Nola gorde digitalizatuko diren jatorrizkoak
a. Metadatuak
b. Digitalizazioaren aurreko protokoloak
c. Jatorrizkoak ordenatu eta aukeratzea
d. Garbiketa
e. Datuen pilaketa (aurrealdea, atzealdea, bigarren mailako euskarria, atxikitako fitxak, atxikitako dokumentuak, etab).
f. Marko batean sartutako jatorrizkoak, itsatsitakoak, eta beste era batera jarritako jatorrizkoak prestatzea (desmuntatzea).
g. Material eta eskakizun teknikoen azalpen laburra. Horien eragina emaitzetan.
Protokoloak sortzea. Helburuak, bitartekoak, denbora, objektu kopurua, etab.
KOSTUA:
Tailerra hasi baino lehen, eta jarduera osagarria bezala, Gasteizko Udal Artxiboko Argazki-atala bisitatuko dugu, hilak 19an, ostiralean, ordu batetan.
Elkarteak ikastaroaren ziurtagiria emango du