Zuzenean edukira joan

Bisita profesionala azaroaren 17ra atzeratu dugu

Bisita profesionala azaroaren 17ra atzeratu dugu

Programatua

Aurtengo bigarren bisita profesionala Euskadiko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusira egingo dugu. Irailaren 15erako iragarri genuen arren, atzeratzea erabaki dugu eta azaroaren 17an izango da. Ohi bezala ALDEEko bazkideentzat soilik egingo da.

Mota
Bisita profesionalak
Ikastaroaren datak
2023 Azaroa 17 - 2023 Azaroa 17
Izena emateko datak
2023 Abuztua 29 - 2023 Azaroa 10
Ordutegia

10:30-11:30

Tokia

Zubibarri kalea 10

Gamarra industrialdea

Vitoria-Gasteiz

 

Hizkuntza

Helburuak

Euskadiko Artxibo Nagusiaren barrunbeak ezagutzeko aukera izango dugu azaroaren 17an, ostiralarekin. Ordubeteko bisita hau, ohi bezala, ALDEEko bazkideentzat soilik izango da.

Gordetegia kanpotik nahiz barrutik arkitektura eta egitura berezia dituen eraikina da artxibatu beharreko guztiari leku egin ahal izateko egokitua. Gasteizko Gamarra industrialdean eraiki zen 2010ean.

Apalategiak edo armairu gurpildunak izan ohi dituzten artxibo gordetegi klasikoak ez bezala, 2010ean estreinatutako eraikina zerbitzu osoa automatizatua duen logistika-gune handia da. Bertan, bi robot 15 metroko garaierako korridoreetan zehar gidatzen dituen programa informatiko batek ibilbideak optimizatu eta metalezko erretiluetan dauden dokumentu-kaxen kokalekua kudeatzen du.

Gordetegi berriarekin Artxibo Nagusiak zaintza-, kontserbazio- eta kontsulta-zerbitzu osoa emateko behar besteko azpiegitura lortu zuen. Eraikin berria Iñaki Aspiazu (1954-2014) arkitektoak egin zuen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Nagusiaren webugneren atarian ikus dezakegun moduan, artxibo honek funtzio bikoitza dauka:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioaren Artxibo Sistemaren toki nagusiaren funtzioa betetzea.
  2. Administrazio Instituzionaleko artxibo nagusiek eta kudeaketa- eta bulego-artxiboek igorritako dokumentazioa jasotzea eta kudeatzea, behin artxibo horietan egoteko epea amaituta, bai eta Estatuko Administrazioak edo Foru Administrazioek Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutako eskuduntzei jarraituz igorritako dokumentazioa jasotzea ere.

FUNTZIONALTASUNA
Eraikinaren eremuak funtzionalki eta bolumetrikoki bereiztea erabaki da, dokumentu batek sarreran (eta irteeran) jarraitzen dituen pasabideetan oinarrituta: harrera, katalogazioa eta bidalketa, eta depositua.

  • Harrera-banda sarbidearen paraleloan dago, eta dokumentuetarako sarbidea ematen du karga-kai biren bidez. Zentroko langileen eta bisitarien sarrera ere antolatzen du harrera-bandaren beste muturrera. Lehenengo solairuan dokumentazioa tratatzeko guneak eta bilera-gela daude.
  • Bigarren bandak, katalogazioari eta bidalketari buruzkoak, dokumentuen zirkulazioa antolatzen du, gordailu-eremuko korridore robotizatuen noranzko perpendikularrean. Langileek hemen sailkatzen dute jasotako materiala eta, garraiagailuen bidez, biltegiko beso robotizatuetara bideratzen dira.
  • Dokumentuak biltegiratzeko prozesuaren azken fasea eta garrantzitsuena gordailu-prozesua da, lehen aipatutako bi banden atzean kokatutako korridore robotizatuetan banatutako bolumen handian ematen dena.

Artxibatutako dokumentuak suaren arriskuetatik babesteko, artxiboa hamaika gune independentetan banatu da, elkarren artean sektorizatuta, horietako batean egon daitekeen sua instalazio osora zabal ez dadin.

Ildo beretik, biltegi-eremua azal bikoitz batekin babestea planteatu da, babes gehigarria emateaz gain bolumen horretan perimetro-zirkulazioa ahalbidetzen baitu, eta suhiltzaileen sarbidea errazten du suteen kasuan.

Biltegiratze-edukiera, guztira, 60.000 metro linealekoa da.

 

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak:
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.