Zuzenean edukira joan

Bisita profesionala: Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-Gunea

Bisita profesionala: Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-Gunea

Egina

2022ko bigarren bisita profesionala dokumentazio-gune berezi batera egingo dugu, Lazkaoko Beneditarren Fundaziora. Euskal Herrian den artxiborik bitxienetariko da Lazkaoko Beneditarrena, izan ere, besteak beste, euskal gaien inguruko 22.000 kartel eta 25.000 pegatinatik gora gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak. Mota askotako pegatinak dira, nahiz eta politikoak eta sozialak diren nagusi, gainerako bildumekin gertatzen den moduan.

Mota
Bisita profesionalak
Ikastaroaren datak
2022 Azaroa 11 - 2022 Azaroa 11
Izena emateko datak
2022 Urria 5 - 2022 Urria 9
Ordutegia

11:00-13:00

Tokia

Elosegi 27,
20210 Lazkao

Hizkuntza
Elebiduna (Eu/Es)

Helburuak

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa ezaguna da askorentzat, baina inork gutxik ezagutu ahal izan du bertatik bertara. ALDEEn uste dugu benetan merezi duen dokumentazio-gunea dela eta bisita antolatu dugu bazkideentzat, azaroaren 11rako, ostirala, 11:00etan hasita. Espazioak hala eskatzen duelako, 13 lagunentzako lekua izango da eta eta izen-emate hurrenkeraren arabera beteko dira plazak.

Izen-ematea zabalik da, dagoeneko.

Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-gunea

Juan Jose Agirre monje beneditarrak lau hamarkada daramatza euskal gaien inguruko liburu, aldizkari eta askotariko dokumentuak biltzen. 1970ean hartu zuen Agirrek Lazkaoko Beneditarren Monasterioko Bibliotekaren ardura eta berehala hasi zen hura antolatzen, liburu berriak eskuratu, bildumak osatu…, eta era berean, gerora Euskal Biblioteka gisa ezagutuko zenaren oinarriak jarri zituen, monasterioan aurkitu zituen liburu eta aldizkariekin eta handik aurrera bilduko zituenekin. Hori bakarrik ez, gainerako liburutegi eta artxiboetan artean gordetzen ez ziren dokumentuak biltzeari ere ekin zion: panfletoak, foiletoak, kartelak, pegatinak, egutegiak... Eta arreta berezia eskaini zion erbestean eta klandestinitatean ateratzen zen guztiari.

Aitzindaria izan zen Agirre bere lanean, eta hasiera-hasieratik etorkizunera begira izan zuen ikuspegi zabalari esker, euskal ondare dokumentalaren zati garrantzitsu bat salbatzen lagundu zuela esan daiteke.

Funtsak:

  • Hemeroteka: 6.000 titulu ditu, guztiak ere euskal gaien ingurukoak, XIX. mendetik gaur egunera bitartekoak. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, 70 eta 80ko hamarkadetako argitalpen politikoak –horietako asko barne-aldizkariak–, Francoren garaian erbestean eta klandestinitatean ateratakoak, tokian tokiko aldizkariak edo gerra zibilaren aurretik argitaratutakoak. Hemerotekan, gainera, iraupen gutxi izan zuten hainbat eta hainbat aldizkari daude, beste inon aurkitzeko zailak.
  • Bilduma dokumentalak: 80 bilduma dokumentaletik gora daude, Juan Jose Agirrek urteen poderioz osatutakoak. Lau alor nagusitan sailka daitezke: bilduma politikoak –alderdi eta erakunde politikoak, hauteskundeak, presoak…–, lan munduarekin zerikusia dutenak –sindikatuak eta enpresak–, gizarte alorrekoak –apaizak, ekologistak, emakumeak…– eta kulturaren ingurukoak –euskera...–. Bertan oktabilak, panfletoak, prentsa ebakinak, komunikatuak, esku-egutegiak… aurki daitezke, baita barne dokumentazioa ere –aktak, informeak, memoriak, e.a.–.
  • Artxiboak: Hainbat pertsona eta erakundek emandako artxiboak ere gordetzen ditu fundazioak: artxibo pertsonalak –abokatuenak, kazetarienak, ikertzaileenak, politikarienak...– eta mota ezberdinetako erakundeenak –alderdi politikoenak, erakunde ekologistenak, presoen aldeko taldeenak…
  • Kartelak: 22.000 kartel gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak, guztiak euskal gaien ingurukoak. 70eko hamarkadaren erdialdean hasi zen Agirre kartelak biltzen, aitzindaria izan zen lan horretan, eta horregatik, hainbat eta hainbat kartel ezin dira beste inon aurkitu, batez ere 70 eta 80ko hamarkadetan gai politikoen inguruan ateratakoak. Gainerakoan, fundazioan mota askotako kartelak daude: sindikalak, ekologistak, feministak, antimilitaristak, kulturalak...
  • Pegatinak: 25.000 pegatinatik gora gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak. Mota askotako pegatinak dira, nahiz eta politikoak eta sozialak diren nagusi, gainerako bildumekin gertatzen den moduan.

Informazio gehiago: http://www.lbf.eus/eu/

Lankidetzak

Ikastaro guztiak
ikusi

  • Bazkideak: 0€
  • Ez bazkideak: 0€
  • Bazkideak langabezian: 0€

Bazkide izan nahi duzu? Abantaila handiak dituzu

Izena eman

  • Zure interesak babestu
  • Jardueretan parte hartu
  • Deskontuak ikastaraoetan izena ematerakoan
  • Lan eskeintzak jasotzea
  • Lantaldeetan parte hartzeko aukera
  • Informazio profesionala eguneratua eduki

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.

Sare sozialetan partekatzeko cookieak

Sare sozialak partekatzeko plugin batzuk erabiltzen ditugu gure webguneko zenbait orrialde sare sozialetan partekatu ahal izateko. Plugin hauek cookieak ezartzen dituzte orrialde bat zenbat aldiz partekatu den zuzen ikusi ahal izateko.