Egina
Orain arte modu presentzialean soilik iragarri dugun jardunaldi hau zuzenean online jarraitzeko aukera ere izango da urtarrilaren 26an. Presentziala bezala, hau ere dohainik izango da, baina izena eman beharko da webguneko izen-emate orria betez.
09:00-16:45
ONLINE
Jordi Serra Serra:
Aditua da informazioaren gobernuan, dokumentuen kudeaketan eta zaintza digitalean. Hogei urte baino gehiagoko esperientzia du sektore publikoko hainbat erakundetan informazioa kudeatzeko arduradun gisa, dokumentu-kudeaketa elektronikoko eta babes digitaleko sistemak garatzeko proiektuetan aholkulari gisa, esparru publikoan zein pribatuan, eta, gaur egun, Bartzelonako Hezkuntza Partzuergoko Informazio Sistemen burua da. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea izan da. Bertan, Dokumentuen Kudeaketako eta Enpresetako Informazioko Masterra zuzendu du, eta masterrak eta graduondoko ikasketak irakatsi ditu Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, Kataluniako Oberta Unibertsitatean, Castellóko Jaume I Unibertsitatean eta Costa Ricako Unibertsitatean. Artikulu eta monografia ugari argitaratu ditu informazioaren gobernuari, dokumentuen kudeaketari eta zaintza digitalari buruz. Europar Batasuneko DLM-Forum on Electronic Records-eko, InterPARES-3 Team-eko, AENOReko AEN/CTN 50 batzorde teknikoko eta Artxiboen Nazioarteko Kontseiluko Digital Records Expert Groupeko (DREG) kide izan da.
Pilar Campos Martínez:
Bartzelonako Ogasuneko Udal Institutuko artxibozaina eta Kataluniako Artxibozainen, Artxibo Kudeatzaileen Elkarteko komunikazio-batzordekidea. Dokumentazioan lizentziaduna eta Dokumentu-kudeaketako eta Enpresetako Informazioko masterra. Bartzelonako Unibertsitatean lan egin du, dokumentuak kudeatzeko sistema eta administrazio elektronikoko tresnak diseinatzen eta ezartzen. Dokumentu-kudeaketako aholkularia eta prestatzailea izan da eremu publikoan eta pribatuan. Gaur egun, Bartzelonako Ogasuneko Udal Institutuko artxibozaina da. Bartzelonako Unibertsitateko Dokumentuen Kudeaketa eta Enpresetako Informazioa Masterreko proiektuen koordinatzailea eta tutorea da, eta Kataluniako Artxibozainen eta Dokumentuen Kudeatzaileen Elkarteko kidea.
Irune Zumalde Igartua:
Eusko Jaurlaritzako Artxibo, Liburutegi eta Argitalpen Zerbitzuko arduraduna. Geografia eta Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean. Oñatiko (Gipuzkoa) udal artxibozaina 1985etik 1987ra. 1987ko urritik Euskadiko Administrazio Publikoaren Artxibo Sistemako Artxibo Orokorreko artxiboko teknikaria. 2017tik, Eusko Jaurlaritzako Artxibo, Liburutegi eta Argitalpen Zerbitzuko arduraduna.
Beatriz Franco Espiño:
Administrazioaren Artxibo Nagusiko Balorazio Ataleko burua izan da (Alcalá de Henares) (2002-2006). Estatuko Fiskaltza Nagusiko Artxibo, Liburutegi eta Dokumentazio Ataleko burua (2006-2009). Estatuko Artxiboen Zuzendariordetza Nagusiko Dokumentuak Baloratu eta Tratatzeko Zerbitzuko burua (2009-2018). Gaur egun, Madrilgo Erkidegoko Artxiboen eta Dokumentu Kudeaketaren Zuzendariordetza Nagusiko Artxiboen Plangintza eta Programazio Arloko burua da. Era berean, Madrilgo Erkidegoko Artxiboen Kontseiluko idazkaria da, baita Artxiboko Dokumentuak Ebaluatzeko Batzordeko idazkaria ere, eta 2018tik bere baitan sortutako lan-mahaietako kidea. Aurretik, Estatuko Administrazio Orokorreko Administrazio Dokumentuak Kalifikatzeko Batzorde Nagusiko idazkaria zen. Artxiboen Nazioarteko Kontseiluko (CIA) Deskribapen Artxibistikoko Adituen Taldeko (Expert Group on Archival Description/EGAD) kide exekutiboa 2012tik. Aurretik, CIAren deskribapen artxibistikorako arau teknikoak garatu dituen Jardunbide Egokien eta Normalizazioaren Batzordeko kidea izan zen 2004tik.
Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) izenez ezagutzen diren tresnak edozein erakunderen dokumentu-ekoizpenerako erabiltzeak eragin handia izan du haien egitura eta informazio-sistema guztietan, eta, horrela, dokumentu elektronikoaren erabilera orokortu egin da, bere jarduerak egiteko ebidentzia-iturri gisa. Hala ere, datuetatik informazioaren kudeaketaren lehen planora gertatzen ari den jauzia diziplina artxibistikoaren oinarriak mugitzen ari da. Dokumentu-kudeaketak dagoeneko finkatuta dituen kontzeptuak klonatuta daude paraleloan hazten ari den eta antolakuntzan ia espazio bera hartzen duen eremu batean.
Jardunaldi hau ikuspegi datazentriko batetik diseinatuta dago, eta horri lotutako hainbat arazo konpontzen saiatuko da, hala nola datu-baseetatik datozen datu-multzoen balorazioa eta horien babes digitala.
JARDUNALDIAREN HELBURUAK:
NORENTZAT:
09:00: Jardunaldiaren aurkezpena
09:15-10:00: Jordi Serra: Dokumentuen kudeaketa datuen aroan.
10:00-10:45: Pilar Campos: Dataseten babesa.
10:45-11:15: Atsedenaldia.
11:15-11:45: Pilar Campos: Pilar Camposen aurkezpenaren bigarren zatia.
11:45-12:15: Irune Zumalde: Datuen kontserbazioaren erronka Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Artxibo Sisteman.
12:15-13:00: Beatriz Franco: Datu-baseetako informazioaren balorazioa. Madrilgo Erkidegoko Artxiboen Kontseiluaren proposamen bat.
13:00-15:00: Bazkaria.
15:00-15:45: Jordi Serra: Bartzelonako Hezkuntza Partzuergoaren datuaren gobernu-sistema.
15:45-16:45: Mahai-ingurua eta eztabaida Iñaki Miguel Aguayo Eusko Jaurlaritzako Artxibo Teknikariak gidatuta.
16:45: Jardunaldiaren amaiera