Ir directamente al contenido

"Las primeras impresiones están siendo muy positivas, tanto en lo que respecta al equipo de trabajo del Servicio de Bibliotecas como en lo que respecta a nuestras relaciones con el exterior"

Tipo
ALDEE. Asociación
Fecha
24 Junio 2023

Mikel Etxeberria nos saludó por primera vez el pasado mes de abril, nada más relevar a Francisca Pulgar Vernalte al frente del Servicio de Bibliotecas desde el año 2000. En ALDEE hemos querido conocer y dar a conocer mejor a nuestro nuevo compañero que, según sus propias palabras, viene del Observatorio de la Cultura Vasca.

Zer erlazio izan duzu zure bizitzan liburutegiekin eta zer iritzi merezi dizute?

Bada, ni orain arte batez ere liburutegien erabiltzaile xumea izan naiz. Egia da Kulturaren Euskal Behatokitik ere, gure eginkizuna kultura aztertzea zenez, liburutegiak eta liburuaren ekosistema ere aztertu ditudala, baina beste arloen pare. Erabiltzaile gisa, nire bizialdian zehar  asko ibiltzea egokitu zaidanez  Euskal Herrian hainbat liburutegien bezero izana naiz. Gogoan dauzkat, besteak beste, Irun, Leioa, Sestao, Bermeo, Dulantzi, Gasteizko hiruzpalau liburutegi. Nire iritzia ezin positiboagoa da. Laurogeiko hamarkadatik hona eboluzio ikaragarria bizi izan dugu:  azpiegiturak, giza-baliabideak, zerbitzuen katalogoak, funtsen joritasuna, eskuragarritasuna (pentsa, hasieran liburuak giltzapean zeuden eta liburuzainari eskatu behar)… dena egin du hobera.

Nire aburuz, liburutegiak ezinbesteko lanabesa dira gure gizartearen ongizaterako. Liburutegietan sartzen naiz orotan gaur egungo bizimodu  azkarrean eta ezin zoroagoan parentesi bat irekitzen zait non isiltasuna, pakea, gozamena eta erreflexiorako tartea irekitzen zaidan. Liburutegien mirariak. Irakurri berritan Joaquin Rodriguezen La furia de la lectura liburuan ehizatutako hausnarketa batek dioena nahi nuke gure liburutegietarako, hau da, izan daitezela lekuak non Bestea ulertzeko pausuak eman ditzagun. Honela dio berak: "… desplazarnos de nuestras más inconmovibles certezas para intentar entender cómo se construyen las de los demás…". Hala bedi.

 

Urteak eman dituzu kultura behatokian. Bertatik, ze ikuspegirekin ikusten dira Euskadiko liburutegiak?

Kulturaren Euskal Behatokitik ia-ia bi hamarkada daramatza kulturaren errealitatea ikertzen. Azterlan horietan liburutegiena ere azaltzen da han-hemenka. Esaterako, Finantzaketa eta Gastu Publikoa Kulturan EAEn lanean administrazioek liburutegietan zenbat gastatzen duten azaltzen da. Hor ikusi ahal dugu EAEko  kulturaren gastu kontsolidatua liburutegietarako 2010-2020ko epean, zenbait gorabehera tartean, hazi egin dela, eta 2010ean kultura gastuaren % 8,0 zena, % 10,8 izan dela 2020an. Hortaz, bide horretan jarraitu eta sakondu behar.

Lan kuantitatiboen artean oso esanguratsua da ere Parte-hartze Kulturalaren Estatistika. Horrek diosku erreferentziazko urtean zehar biztanleen % 42 behin gutxienez joan dela liburutegira. Erronka garbia dugu hor, ulertzea zergatik biztanleriaren erdia baino gehiago ez den hurbiltzen gure espaziora, non liburuak, musika, pelikulak, aktibitateak eta abar eskura duen dohainik. Ondo ulertzen al ditugu hiritarrak topatzen dituen trabak gurera hurbiltzeko? Datu hau nola uztartzen da eskubide kulturalekin? Kulturarekiko interes falta ala guk identifikatzen ez dakigun bestelako interes kulturalak dituzte? Goitik hala plano beretik solastatzen gara beste interes kultural duen jendearekin? Horrelako gaiak eta gehiago jorratzen dira Behatokiko beste ikerlan batean: Publiko Irakurleen segmentazioa eta ezaugarriak, guztiz gomendagarria.

 

Orain zerbitzuan bertan zaude, sistemaren erdigunean. Liburutegiei buruz duzun ikuspegi hori aldatuko dela uste al duzu?

Ziurrenera bai, gauza bat da kanpotik ezagutzea eta beste bat barrutik bizi ahal izatea. Lehen inpresioak oso positiboak izaten ari dira, bai Liburutegi Zerbitzuko lantaldeari dagokionean zein kanpokoekin ditugun harremanei begira. Ekosistema osoa ezagutu ahala ziur naiz inpresio hori areagotuko dela, izan ere, kultura arloan, eta bereziki liburuarekin zerikusirik duen eremuan, benetan pertsona konprometituak daudela nonahi da ageriko. Poztekoa honen partaide sentitzen garen guztiontzat.

 

Zerk erakarri zintuen gehien gure alorretik lanpostua hartzeko?

Txikitatik umeei galdetu ohi zaie ea handitan zer nahi duten izan. Nik txikitan ez nekien zer nahi nuen izan, ideiarik ez, baina behin heldu aroan sartuta, eskarmentu dezente jada bizkarrean,  galdetuz gero zer nahi nukeen izan, bada,  bi ofizio datozkit burura arrapaladan: bat liburudenda baten jabe izatea eta bestea liburutegi bateko liburuzaina. Eta bietan aukeratzekotan, bigarrena nahiago. Liburua, artefaktu perfektu hori, beti helmugan. Eta, begira nolakoak diren bideak,  grinaz, jakin-minez, gozamenez… zuen artera heldua naiz. Halere, auskalo, Antonio Machadorena hona ekarrita: ¿Para qué llamar caminos/ a los surcos del azar? Zeren eta kasualitatez, bizi pusketaz, bide okerrez osatzen baita gure bizi-lerroa.

 

Lehenik eta behin denbora hartu beharko duzu zeregin berrietara egiteko. Behin denbora bat hartuta zerbitzutik ekimen berriei ekiteko asmoa al duzu?

Bai, horixe, lehenik eta behin zapaltzen dudan zorua ondo ezagutu eta zeregin berrietara egokitu. Nik argi daukat niri kudeaketa lana dagokidala, hau da, lantaldea koordinatu, egitasmoak bultzatu, harremanak sendotu, hitzarmenak ezarri, eta hori guztia ahalik eta lasterren gauzatzeko tenorean egotea.

Berritasun handirik oraindik ezin dut iradoki, denborak esango du, baina gure lan-lerroetan sakontzea izango da lehen eginkizuna: Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarea, eLiburutegia, irakurketa bultzatzea, Lege Gordailua, dirulaguntzak, e.a.

 

Liburutegi Zerbitzuko plantillan erretiroak izango dira, langileak ez dira finkoak... Programa berriak martxan jarri nahi izanez gero, zer neurritan eragingo dio horri langileen ezegonkortasun-egoerak?

Aipatu dituzunak Zerbitzurako arazo larriak dira benetan.

Erretiroen kontuari dagokionez, Zerbitzu zentraletan langileen bataz besteko adina oso aurreratua dela kontu jakina da. Erretiroak izan ditugu jada gure lantaldean eta hurrengo urteotan gehiago etorriko dira. Honekin lotuta dago administrazioetan ez dagoela batere garatuta joan behar diren langileen jakintza-kapitala nola transmititu. Saiakeraren bat egin da, baina momentuz galera handia izaten ari da langile bakoitzaren erretiroa.

Eta langileen lan-egoerari buruz, zer esan.  Oro har, administrazio guztien egoerak ez du batere laguntzen, esan nahi baita, kontsolidazio prozesu guztiak amaitu arte alde guztietan ezegonkortasuna nagusi. Gure kasuan, Zerbitzuan, inor ez da langile finkorik eta horrek eragin zuzena izan lezake urtetan aritu den lantaldean. Prozesua nahiko aurreratuta dago, oposaketaren azterketak eginda, eta espero dezagun ahalik eta lasterren egonkortze prozesuekin amaitzea egitasmoetan eraginik ez izateko. Baina momentuz ezin ezer ziurtatu.

¿Quieres ser socio? Tiene grandes ventajas

Date de alta

  • Defiende tus intereses
  • Participa en las actividades
  • Descuentos en la inscripción a cursos
  • Recibe ofertas de empleo
  • Participa en los grupos de trabajo
  • Información profesional actualizada

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.