Artxibo, liburutegi eta dokumentazio zentroetako profesionalok web semantikoaren erronkei egokitu behar dizkiegu informazioaren kudeaketarako prozedurak eta lanabesak.
Euskal Herrian hainbat proiektu garatu dira software libreko erremintak erabiliz. Erronkak, aukerak eta proiektu zehatzen gorabeherei buruzko ausnarketarako aukera izan nahi du bilkura honek.
Ikastaro hau ALDEErekin (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkartea) elkarlanean antolatu da.