Ir directamente al contenido

Jornadas de Documentación Xenpelar 2019
Todos los datos en un click
Resumen y documentos

Tipo
Eventos. Jornadas y Encuentros
Fecha
28 Junio 2019

 

2019ko maiatzak 10, ostirala.
Subijana etxea, Amasa-Villabona (Gipuzkoa)

 

Ahozko ondareak berezko dituen ezaugarriengatik, hainbat gunetan biltzen diren datu eta dokumentazio mota ezberdinak modu bateratuan eskaintzeko beharrak bultzatuta sortu dira aurtengo jardunaldiak.

Beharrizan hau ahozko ondaretik haragokoa ere bada. Interneten herritarrei ahalik eta informazio gehien eskuragarri jartzeko ondarearen digitalizazio eta datu-bilketa handiak egin dira azken urteotan, eta, ondorioz, gune ezberdinak sortu dira.

Teknologia berriei esker, hainbat gunetan dauden datuak bilaketa bakarrean eskaintzeko aukerak sortu dira, eskaintzen den ondarea eta informazioa herritarren eskura jartzeko erraztasunak biderkatu direlarik.

Aurtengo jardunaldietan erabiltzaileei “bilaketa bakarra” eskaintzea helburu duten esperientziak ezagutarazi nahi izan dira, maila estrategikoan nahiz teknikoan emandako pausoak partekatzeko eta izandako zailtasunetatik eta lorpenetatik elkarrekin ikasteko aukera izateko.

Parte hartu dute:

  • Liburubila: Mikel Aizpuru, Eusko Jaurlaritzako Ondare zuzendaria; eta Francisca Pulgar, Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduraduna.
  • Artium museoa: Elena Roseras, Artium museoko liburutegi arduraduna.
  • Bilketa.eus: Marie-Andrée Ouret, Baionako Mediatekako Euskal Funtsen Proiektuko arduraduna.
  • Solr bilaketa bateratutako motorea: Aitor Maritxalar, dokumentazioan espezializatutako informatika garatzailea.

 

Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak dokumentazio alorraren inguruko eta, bereziki, Euskal Herriko dokumentazio gaien inguruko gogoetak bultzatu eta ezagutarazteko helburuarekin sortu ziren. Aurtengoa seigarren edizioa izan da.

Antolatzaileak

2019ko Xenpelar Dokumentazio Jardunaldien antolatzaileak Mintzola Ahozko Lantegia, Bertsozale Elkartea eta Iametza Interaktiboa gara. Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Euskal Elkarteak (ALDEE) lagundu du jardunaldien berri zabaltzen.

2019 Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak_Antolatzaileak eta laguntzaileak

 
 

¿Quieres ser socio? Tiene grandes ventajas

Date de alta

  • Defiende tus intereses
  • Participa en las actividades
  • Descuentos en la inscripción a cursos
  • Recibe ofertas de empleo
  • Participa en los grupos de trabajo
  • Información profesional actualizada

Customización de cookies

Cookies Analytics

Este sitio web utiliza cookies de terceros para cuantificar el número de usuarios y así realizar la medición y análisis estadístico de la utilización que hacen los usuarios del servicio ofertado. Para ello se analiza su navegación en nuestra página web con el fin de mejorar la oferta de productos o servicios que le ofrecemos por medio de la cookie Google Anlytics

Cookies para compartir en redes sociales

Usamos algunos complementos para compartir en redes sociales, para permitirle compartir ciertas páginas de nuestro sitio web en las redes sociales. Estos complementos colocan cookies para que pueda ver correctamente cuántas veces se ha compartido una página.