2022ko bigarren bisita profesionala artxibo berezi batera egingo dugu, Lazkaoko Beneditarren Dokumentazio-Gunera. Euskal Herrian den artxiborik bitxienetariko da Lazkaoko Beneditarrena, izan ere, besteak beste, euskal gaien inguruko 22.000 kartel eta 25.000 pegatinatik gora gordetzen ditu, 1970etik gaur egunera artekoak. Mota askotako pegatinak dira, nahiz eta politikoak eta sozialak diren nagusi, gainerako bildumekin gertatzen den moduan.