Urtebeteko etenaren ostean, berriro hasi gara bazkideentzako bisita profesionalak antolatzen. Udaberrian izango da lehenengoa: ekainaren 10ean, Errenteriako Lekuona Fabrika ezagutzeko aukera izango dugu. Izen-ematea apirilaren 25ean zabalduko da.
FABRIKA BAT, HIRU LAN ILDO
Errenteriak, kultura, sormena eta pertsona guztien biziarteko ikasketa prozesua bultzatuko dituen hiria izan nahi du. Anbizio handiak ditu Lekuona Fabrikak, estrategikoak Errenteriarentzat, eta, bide horretan, hiru lan ildo nagusietan oinarritu du bere proiektua: Herritar Plaza, Biblioteka Zerbitzua, eta arte bizien egonaldi eta mediazio programa.
Lekuona Fabrikaren xehetasunak ezagutzeko aukerarik izan ez baduzu oraindik, bertako profesionalen eskutik bisita egiteko aukera duzu orain ALDEEko bazkide bazara.
Izen-ematea apirilaren 25ean zabalduko da.