Bilboko “Institut Français”eko Marion Pitot andereak, datorren apirilaren 7an liburuzain frantsesez osatutako talde batekin gure esperientziak partekatzeko gonbidapena luzatu digu.
Nord-Pas-de-Calais eskualdeko Liburuzain Elkarteak antolatutako bisita profesional baten baitan, 40 lagun izango dira Bilbo aldean: 30 liburutegi publikoetatik datoz eta 10 liburutegi unibertsitarioetatik.
Esan bezala, apirilaren 7an, arratsaldeko 18:30etan, Bizkaiko Foru Liburutegian haiekin hitzordua daukagu herrialde bakoitzean gure esparruan gauzak nola dauden elkarbanatzeko: liburutegietan, elkartearen ekintza eta bizitzan…
Beraz, nahi izanez gero, ongi etorria izango zara esperientzia partekatze ekintza honetara.