BAMAD Galicia, ByD Canarias eta ALDEEk elkarlanean antolatu dugun ikastaro birtual honen helburua Fedibertsoa ulertzea da, hau da, software librearen eta protokolo irekien printzipioen arabera jarduten duten gizarte plataforma federatuen ekosistema zer den eta bertan nola nabigatu azaltzea. Ikastaroa doakoa izango da 2. Prestakuntza Hitzarmena sinatu duten FESABID erakundeetako bazkideentzat/kolegiatuentzat (baldintza hori dokumentu bidez egiaztatu beharko da), eta prezioa 20 eurokoa izango da gainerakoentzat (plazak libre geratzen badira). Izan ere, matrikulazioan lehentasuna izango dute elkarte antolatzaileetako kideek (ALDEE, BAMAD Galizia eta ByD Canarias).